[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 22, 10:42:33, CET 2013


On 21.01.2013 13:25, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> Aupa Txopi,
>
> al., 2013.eko urtren 21a 12:22(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Aupa zuek:
>>
>> Atzo egunkarian irakurri nuen Kim Dotcom-ek Mega euskarara 
>> itzultzeko
>> eskaria egin zuela eta gaur euskaraketa dagoeneko egina dagoela:
>> http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/
>
> Twitter bidez luzatu zuen eskaria urtarrilaren 8an[1].
>
>> Librezalen baditugu software zehatz batetik haratago doazen 
>> euskaraketa
>> batzuk. Hauk datozkit burura: GPL lizentzien euskaraketa, Creative
>> Commons lizentzien euskaraketa lortzen partaide batzuk burutu zuten
>> laguntza, Mozilla Europe webgunea, Tatoeba webgunea eta abar.
>>
>> Egileak/ek nahi izanez gero, Mega zerbitzuaren euskaraketa 
>> Librezaleko
>> proiektutzat har genezake? Niretzat ez da berdina Google, Facebook 
>> edo
>> Twitter webguneak euskaratzea edo Mega euskaratzea. Gutako bakoitzak
>> Librezaleren "libre" kontzeptua leku desberdinetan jarriko du. Eta
>> horregatik egiten dut galdera.
>>
>> Laneko konexiotik ezin ditut esteka asko ikusi eta ezin izan dut
>> euskaraketa honen daturik bilatu. Ez dakit euskaraketaren egiak/ek
>> Librezaleko kideak diren, ez diren edo zer. Baina hala ere, zuen 
>> iritzia
>> jakin nahiko nuke.
>>
>
> Barkatu eztabaida zuk planteatutako haritik pixka bat aldentzen
> badut, baina niri amorru galanta eman didana hau izan da (Firefox
> Aurora darabilkit):
> http://i.imgur.com/GIku5tS.png
>
> Blogean ematen duten azalpenak[1] HTML5en FileSystem APIa aipatzen
> du, baina kurioski:
> - Aipatu APIa ez da HTML5 estandarrekoa[2].
> - Fitxategi lokalekin lan egiteko Device Storage APIa da HTML5
> estandarrean garatzen ari direna[3].
> - Megaren HTML iturburua begiratuz gero XHTML 1.0 Transitional DTDa
> darabilela ikus daiteke. Hau paradoxa.
>
> Alegia, Chromek soilik onartzen duen API ez-estandar bat erabiltzen
> du eta erabiltzaileak nabigatzaile hori erabiltzera bultzatzen ditu,
> horretarako gezurrak eta erabiltzaileen ezjakintasuna erabiliz.

Diozuna garrantzitsua da. Ez nekien hau gertatzen zenik. Presak 
eragindako zerbait den ala nahita horrela egin den eta horrela 
mantenduko den zerbait den ere ez dakit.

>
> Inori ez zaio ezaguna egiten kontua? Hamarkada bat atzera egin eta
> IEren tiranian egiten ziren aldrebeskeriak datozkit gogora.
>
> Weba ireki mantenduko bada, halako barrabaskerietatik urruti izango 
> da.
>
> Julen.
>
> [1] https://twitter.com/KimDotcom/statuses/288535521855164417
> [2] https://mega.co.nz/#blog_1
> [3] https://twitter.com/BrendanEich/status/292737380954275840
> [4] 
> http://lists.w3.org/Archives/Public/public-webapps/2012JulSep/0823.html

Nire ustez, gai hau oso korapilatsua da.

Android-en euskaraketa ekimena Librezaleko proiektu bat izateko 
trabarik ez zen egon (nik behintzat ez dut gogoan). Euskaraketaren 
bultzatzaileek Librezaleko baliabideak erabili nahi izan balituzte, 
arazorik izango ez zela ulertzen dut. Baina Android librea da? Nire 
ustez argi dago ezez, naiz eta softwareak GPL eta Apache lizentziak 
izan. Azalpen gehiago hemen:
http://www.gnu.org/philosophy/android-and-users-freedom.html

Facebook euskaratzen lagundu nuen (orain ez), Android euskaratzen 
laguntzen hasi nintzen (egia esan app bat nahiko aurreratua daukat baina 
utzi egin dut). Baina horrek ez du esan nahi libreak direla uste 
dudanik.

Librezalek softwarearen lizentzia bakarrik begiratu behar du?

Ni pertsonalki gizarte aske baten aldekoa naiz. Eta hara gerturatzeko 
bide asko daude. Azken helburuak betetzen dituzten gauzak bakarrik 
eginez edo behar izanez gero, bidean, azken helburuekin bat ez datozen 
gauzak ere eginez. Nik pertsonalki bilatzen dudan helburua argi dut, 
baina estrategiak eta ekintzak malguak izan behar direlakoan nago. Hori 
da nire iritzia eta noski, ez dauka zergatik Librezale osoarekin bat 
etorri behar.

Ni pertsonalki eduki libreen aldekoa naiz, baina musika talde batek CC 
lizentzien NC klausula erabiltzen badu ez diot boikota egingo. 
Alderantziz, aukera izatekotan, Copyright murriztailearen alde egiten 
duen beste talde baten aurrean lehenesten saiatuko naiz.

Ni pertsonalki jabetza intelektualaren aurka nago. Copyright legeak 
aldatu eta eguneratu beharra dagoela uste dut. P2P sareak erabiltzearen 
aldekoa naiz eta "industria kulturala" irauli beharra dagoela uste dut. 
Garapen kapitalistaren beste eremu asko bezala.

Horregatik, oraintxe, Mega euskaraz izatea ederra iruditzen zait. Eta 
Librezale *nik* ulertzen dudan moduan, hori Megaren euskaraketarekin bat 
etor daiteke. Horregatik bota dut galdera gure asanblada honetara.

Orain dela urte batzuk gauzak sinpleagoak ziren (nik behintzat horrela 
ikusten nituen). Baina Osoitzek azaldu duen bezala, 
software-as-a-service, sare sozialek, hodeiek eta abar, gauzak zailtzen 
doaz.

Librezale garbi bat nahi dugula kontzienteki erabaki dezakegu eta 
askatasunaren muga gorriak zehaztu (eta gure definiziotik "software 
librea _lehenesten_ dugu" hori kentuz). Edo Librezale integratzaileago 
bat lantzen has gaitezke, Software katalogoa[1], Android euskaraz[2], 
FDroid[3], Euskalapp[4] eta gure inguruan barra-barra sortzen hari diren 
ekimenekin elkarlanean. Nik ez daukat argi zehazki zein estrategia 
jarraitu behar dugun (helburua ordea, esan dudan bezala, argi dudala 
baderitzot ere). Zuen arrazoiak eta hausnarketak entzun/irakurtzearekin 
konformatzen naiz :-)

[1] http://softkat.ueu.org/
[2] http://androideuskaraz.akting.eu/
[3] http://www.euskalapps.net/
[4] http://f-droid.org/

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago