[Librezale] Mega-ren euskaraketa

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Urt 23, 08:31:45, CET 2013


Kaixo,

hariari lotuta, ikusita izango duzue honako berria, ezta?

http://zuzeu.com/2013/01/21/nork-euskaratu-du-kim-dotcomen-mega-com/

Aurreko igande euritsuko goizean, atzeratutako lisaketa lanak eguneratzen
saiatzen nintzen bitartean, Euskadi Irratian, kazetariekin batera, Maite Goņi,
Mikel Iturri eta Gorka Julioren solasa entzun nuen.

Hirurek, Mega enpresak jasotzen ari zen doaneko publizitate
kanpainaaipatzerakoan, sistema zentralizatu eta ez zentralizatuen
arteko aldea
azaltzeko aprobetxatu zuten. Uste dut Gorka izan zela sistema
deszentralizatuaren
alde argudio gehien ekarri zituena. Bit Torrent, aMule-eta, gero eta
errazago erabil daitezkeela eta gero eta hobeto dabiltzala esan zuen.
Gainera, zenbat eta jende gehiakok erabili, orduan eta hobeto ibiliko...

Posta zerrendako hari honetan lotu diren hainbat konturekin; ea nor
animatzen den iritzi artikulu, eta bide batez jendarteratzeko artikulua
idazten.

Nire burua horretarko gai ikusiko banu, eta batez ere denbora libre gehiago
izango banu, agian ni neu saiatuko nintzateke.

Baina badira zerrenda honetan horretarako gaitasun handiagoa daukaten asko.

Eskatzea libre izaten da ;-)

Animo!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130123/e766931f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago