[Librezale] Firefox 18 kalean da

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Urt 9, 14:01:42, CET 2013


Aupa,

Mesedez irakurri, ahal bada zuzendu eta hobetu, eta denbora duzuenean
argitaratu.

Osoitz

------


Firefox 18 kalean da, eta %25 azkarragoa da orain.

Mozillak Firefox nabigatzailearen 18. bertsioa kaleratu du Windows, Mac,
Linux, eta Android plataformetarako.

Firefox 18k dakarren hobekuntza nabarmenena abiadurari dagokio, nagusiki
IonMonkey [1] Javascript konpilatzaile berriari esker da hau. Urtebeteko
lanaren ondorio da IonMonkey konpilatzailea, eta aurreko SpiderMonkey
konpilatzailearekin alderatuta %25 azkarragoa da.

Beste abiadura hobekuntza bat interfazean dago, eta orain fitxatik fitxara
aldatzea azkarragoa da.

Irudiak hobeto ikusiko dira, eskalatzeko algoritmoa hobetu bait da, eta Mac
OS X 10.07tik aurrera Retina pantailarentzat soportea ere du orain Firefox
18k.

Garatzaileentzat bestelako nobedade interesgarriak ere badaude, WebRTC [2]
protokoloaren oinarriko inplementazio bat dakar Firefox 18k,
window.PixelRatio DOM propietatea ezarri da, luzapen zertifikatuen
kudeaketa azkaragoa da orain...

Interesgarriena ordea, HTML5 erabilita pantaila taktiletarako programatzen
ari bazara behintzat, W3C touch events [3] hartu duela Moztouch-en tokia

Bukatzeko HTTPS orrietan eduki ez ziurra kargatzea desgaitu da, eta proxy
bidezko konexioak hobeto daziltza orain.



[1] https://blog.mozilla.org/javascript/2012/09/12/ionmonkey-in-firefox-18/
[2] http://dev.w3.org/2011/webrtc/editor/webrtc.html
[3] http://www.w3.org/TR/touch-events/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130109/c2a9fa10/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago