Aupa,

Mesedez irakurri, ahal bada zuzendu eta hobetu, eta denbora duzuenean argitaratu.

Osoitz

Firefox 18 kalean da, eta %25 azkarragoa da orain.

Mozillak Firefox nabigatzailearen 18. bertsioa kaleratu du Windows, Mac, Linux, eta Android plataformetarako.

Firefox 18k dakarren hobekuntza nabarmenena abiadurari dagokio, nagusiki IonMonkey [1] Javascript konpilatzaile berriari esker da hau. Urtebeteko lanaren ondorio da IonMonkey konpilatzailea, eta aurreko SpiderMonkey konpilatzailearekin alderatuta %25 azkarragoa da.

Beste abiadura hobekuntza bat interfazean dago, eta orain fitxatik fitxara aldatzea azkarragoa da.

Irudiak hobeto ikusiko dira, eskalatzeko algoritmoa hobetu bait da, eta Mac OS X 10.07tik aurrera Retina pantailarentzat soportea ere du orain Firefox 18k.

Garatzaileentzat bestelako nobedade interesgarriak ere badaude, WebRTC [2] protokoloaren oinarriko inplementazio bat dakar Firefox 18k, window.PixelRatio DOM propietatea ezarri da, luzapen zertifikatuen kudeaketa azkaragoa da orain...

Interesgarriena ordea, HTML5 erabilita pantaila taktiletarako programatzen ari bazara behintzat, W3C touch events [3] hartu duela Moztouch-en tokia

Bukatzeko HTTPS orrietan eduki ez ziurra kargatzea desgaitu da, eta proxy bidezko konexioak hobeto daziltza orain.

[1] https://blog.mozilla.org/javascript/2012/09/12/ionmonkey-in-firefox-18/
[2] http://dev.w3.org/2011/webrtc/editor/webrtc.html

[3] http://www.w3.org/TR/touch-events/