[Librezale] Firefox 18 kalean da
Osoitz E
oelkoro a bildua gmail.com
Ost, Urt 9, 14:03:57, CET 2013
* 10.07 -> 10.7
* daziltza -> dabiltza
2013/1/9 Osoitz E <oelkoro a bildua gmail.com>
> Aupa,
>
> Mesedez irakurri, ahal bada zuzendu eta hobetu, eta denbora duzuenean
> argitaratu.
>
> Osoitz
>
> ------
>
>
> Firefox 18 kalean da, eta %25 azkarragoa da orain.
>
> Mozillak Firefox nabigatzailearen 18. bertsioa kaleratu du Windows, Mac,
> Linux, eta Android plataformetarako.
>
> Firefox 18k dakarren hobekuntza nabarmenena abiadurari dagokio, nagusiki
> IonMonkey [1] Javascript konpilatzaile berriari esker da hau. Urtebeteko
> lanaren ondorio da IonMonkey konpilatzailea, eta aurreko SpiderMonkey
> konpilatzailearekin alderatuta %25 azkarragoa da.
>
> Beste abiadura hobekuntza bat interfazean dago, eta orain fitxatik fitxara
> aldatzea azkarragoa da.
>
> Irudiak hobeto ikusiko dira, eskalatzeko algoritmoa hobetu bait da, eta
> Mac OS X 10.07tik aurrera Retina pantailarentzat soportea ere du orain
> Firefox 18k.
>
> Garatzaileentzat bestelako nobedade interesgarriak ere badaude, WebRTC [2]
> protokoloaren oinarriko inplementazio bat dakar Firefox 18k,
> window.PixelRatio DOM propietatea ezarri da, luzapen zertifikatuen
> kudeaketa azkaragoa da orain...
>
> Interesgarriena ordea, HTML5 erabilita pantaila taktiletarako programatzen
> ari bazara behintzat, W3C touch events [3] hartu duela Moztouch-en tokia
>
> Bukatzeko HTTPS orrietan eduki ez ziurra kargatzea desgaitu da, eta proxy
> bidezko konexioak hobeto daziltza orain.
>
>
>
> [1]
> https://blog.mozilla.org/javascript/2012/09/12/ionmonkey-in-firefox-18/
> [2] http://dev.w3.org/2011/webrtc/editor/webrtc.html
> [3] http://www.w3.org/TR/touch-events/
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130109/af4bf597/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago