[Librezale] black box(ing)

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Ost, Abu 14, 10:38:10, CEST 2013


Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua
14 10:27):

> Aupa Librezale!
>
> Aurora kanalean dagoen Firefoxek (12 aste barru 25. bertsioa izango
> dena), "black boxing" izeneko eginbide berri bat gehitu du
> garapenerako tresnetan.
>
> Eginbidearen xehetasun guztiak hacks.mozilla.org webgunean eman dituzte:
>
> https://hacks.mozilla.org/2013/08/new-features-of-firefox-developer-tools-episode-25/
>
> Denok dakigu 'black box' (iz.) 'kutxa beltza' dela, abioietan-eta
> aurki daitekeena, adibidez.
>
> Kasu honetan ordea 'black box' aditz gisa erabiltzen da eta galduta
> nabil ordaina aurkitzerakoan.
>
> Ekintza neurri batean 'black list(ing)'en antzerakoa da, baina ez nuke
> esango erabat berdina denik, zerrenda (edo kutxa) zuririk ere ez
> baitago hemen.
>
> Espaņolez, 'kutxa beltzeko modua', 'tratatu kutxa beltz gisa' erabili dute:
>
> http://transvision.mozfr.org/?repo=central&sourcelocale=en-US&locale=es-ES&search_type=strings&recherche=black+box
>
>
Azalpenak ikusita ez dirudi zerikusirik duenik ez hegazkinen kutxa
beltzekin eta ezta zerrenda beltz edo zuriekin ezta?

Azken finean aukera horrek egiten duena da script horrek debug lanean
ematen dituen mezu guztiak ignoratu. Agian "script honen mezuei
ezikusiarena egin" edo antzeko zerbait esanguratsuagoa da "kutxa beltza"
baino.


Mikel



-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130814/9c6bac3f/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago