[Librezale] black box(ing)
Ibon Idoiaga Basaras
bixerdo a bildua gmail.com
Ost, Abu 14, 10:59:34, CEST 2013
Kaixo librezaleok,
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua
14 10:27):
> Aupa Librezale!
>
> Aurora kanalean dagoen Firefoxek (12 aste barru 25. bertsioa izango
> dena), "black boxing" izeneko eginbide berri bat gehitu du
> garapenerako tresnetan.
>
> Eginbidearen xehetasun guztiak hacks.mozilla.org webgunean eman dituzte:
>
> https://hacks.mozilla.org/2013/08/new-features-of-firefox-developer-tools-episode-25/
>
Ez dakit lar ondo ulertu dudan, baina dirudienez eginbide horrek norberak
zehaztutako atalen arazoak alde batera uzteko balioko luke, ezta?
Mikelek proposatzen duen '*script honen mezuei ezikusiarena egin*' modurik
ulergarriena iruditzen zait, baina agian '*black box*' izenaren sonoritate
hori galduko litzateke.
Dark ≈ Black (as opposite to white) kontuan izanik '*ilun*' erabili
daiteke? ('*Gela ilunera bialdu*' edo holnago zeozer)
Izan on!
ibon
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130814/fbba664a/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago