[Librezale] black box(ing)

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Abu 14, 10:27:54, CEST 2013


Aupa Librezale!

Aurora kanalean dagoen Firefoxek (12 aste barru 25. bertsioa izango
dena), "black boxing" izeneko eginbide berri bat gehitu du
garapenerako tresnetan.

Eginbidearen xehetasun guztiak hacks.mozilla.org webgunean eman dituzte:
https://hacks.mozilla.org/2013/08/new-features-of-firefox-developer-tools-episode-25/

Denok dakigu 'black box' (iz.) 'kutxa beltza' dela, abioietan-eta
aurki daitekeena, adibidez.

Kasu honetan ordea 'black box' aditz gisa erabiltzen da eta galduta
nabil ordaina aurkitzerakoan.

Ekintza neurri batean 'black list(ing)'en antzerakoa da, baina ez nuke
esango erabat berdina denik, zerrenda (edo kutxa) zuririk ere ez
baitago hemen.

Espaņolez, 'kutxa beltzeko modua', 'tratatu kutxa beltz gisa' erabili dute:
http://transvision.mozfr.org/?repo=central&sourcelocale=en-US&locale=es-ES&search_type=strings&recherche=black+box

Frantsesez eta Katalanez oraindik ez dute ordainik eman.

Inolako iradokizunik?

Eskerrik asko, aldez aurretik!
Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago