[Librezale] Software-garapeneko bertsio- kontrolerako aplikazioen terminologia
Mikel Larreategi
larreategi a bildua eibar.org
Ast, Api 18, 09:17:38, CEST 2013
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila
18 08:51):
> Egun on,
>
> og., 2013.eko apiren 18a 08:16(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>
> OmegaT aplikazioaren bertsio berriko kate berriak euskaratzen ari naiz.
>> Bertsio honek talde-lanean itzulpenak egiteko aukera dauka, eta hori
>> zerbitzari batean Git edo SVN erabiliz egiten da.
>>
>> Kate berrietan Git eta SVNren terminologia agertzen da, eta arazoak ditut
>> horiek itzultzeko. Ezagutzen al duzue terminologia hori euskaratuta dagoen
>> lekuren bat? Momentuz hitz hauekin dauzkat arazoa:
>> - commit
>> - push
>> - check out
>>
>
>
> Kontuz terminologia honekin, bertsio-kontrolerako sistema bakoitzean
> esanahia desberdina baita. Sistemen izaera ere desberdina da: batzuk
> zentralizatuak dira, besteak banatuak.
>
> 'commit' adibide hartuta. Git-en commit-ak lokalak dira. SVNn beti
> zerbitzari zentral batean egiten da lan ordea eta commit-ak zerbitzarira
> bidaltzen dira zuzenean.
>
> Aldaketa lokalak -- commit --> Zerbitzaria
>
> Git-en aldaketa lokalak zerbitzarira bidaltzeko, lehendik commit-a izan
> behar dute. SVNk urrats bakarrean egiten duena Git-ek bitan banatzen du.
>
> Aldaketa lokalak -- commit --> Staging area -- push --> Zerbitzaria
>
> Azken kasu honetan, push-a egitean, staging arean entregatzeko dauden
> commit guztiak bidaliko dira zerbitzarira, beraz hainbat commit entrega
> daitezke eragiketa bakarrean.
>
>
> Terminologiari dagokionez, GNOMEn 'egikaritu' erabili izan da 'commit'
> itzultzeko (CVSren testuinguruan).
>
> Jarraian, nire iritzia.
>
> Zerbitzarira bidalketa egiten denean (Git: push, SVN: commit), aldaketa
> lokalak 'entregatu' egiten dira.
>
> Aldaketa lokalak gordetzen direnean (Git: commit, SVN: --), 'gauzatu'
> egiten dira; aldaketek benetako balioa hartzen dute.
>
> Biltegiaren kopia lokalera urruneko aldaketak ekartzean (Git: pull, SVN:
> checkout), 'eguneratu' erabil daiteke.
>
>
Nere ustez ezin dira Git inguruneko push eta SVNko commit bateratu
terminologiari dagokionez.
- commit egiterakoan aldaketak hitzartu egiten dira, konfirmatu, onartu
- push egiterakoan Git zerbitzari baten aldaketak 'banatu' egiten dira,
jatorri zerbitzarira ('origin') edo goragoko batera ('upstream') edo
besteren batera
- git-en 'pull' egiterakoan ekarri egiten ditugu goiko aldaketak, hau
svn-ko 'update' komandoaren antzekoa da, 'eguneratu' onargarria liltzateke.
- svn-ko checkout git-eko clone-rekin parekatuko nuke, baina ez dakit nola
esango nukeen hau euskaraz.
Edonola ere, nik dauden bezala utziko nituzke itzulpenak, eta jatorrizko
ingelesezko terminologia utzi.
Mikel
--
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130418/4fb2e0f6/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago