[Librezale] Software-garapeneko bertsio- kontrolerako aplikazioen terminologia

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 09:07:34, CEST 2013


Aupa!

eskerrik asko azalpen zehatzagatik Julen, aurten izan dut lehen harremana
SVNrekin eta.....




2013/4/18 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>

> Egun on,
>
> og., 2013.eko apiren 18a 08:16(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
>
>  OmegaT aplikazioaren bertsio berriko kate berriak euskaratzen ari naiz.
>> Bertsio honek talde-lanean itzulpenak egiteko aukera dauka, eta hori
>> zerbitzari batean Git edo SVN erabiliz egiten da.
>>
>> Kate berrietan Git eta SVNren terminologia agertzen da, eta arazoak ditut
>> horiek itzultzeko. Ezagutzen al duzue terminologia hori euskaratuta dagoen
>> lekuren bat? Momentuz hitz hauekin dauzkat arazoa:
>> - commit
>> - push
>> - check out
>>
>
>
> Kontuz terminologia honekin, bertsio-kontrolerako sistema bakoitzean
> esanahia desberdina baita. Sistemen izaera ere desberdina da: batzuk
> zentralizatuak dira, besteak banatuak.
>
> 'commit' adibide hartuta. Git-en commit-ak lokalak dira. SVNn beti
> zerbitzari zentral batean egiten da lan ordea eta commit-ak zerbitzarira
> bidaltzen dira zuzenean.
>
> Aldaketa lokalak -- commit --> Zerbitzaria
>
> Git-en aldaketa lokalak zerbitzarira bidaltzeko, lehendik commit-a izan
> behar dute. SVNk urrats bakarrean egiten duena Git-ek bitan banatzen du.
>
> Aldaketa lokalak -- commit --> Staging area -- push --> Zerbitzaria
>
> Azken kasu honetan, push-a egitean, staging arean entregatzeko dauden
> commit guztiak bidaliko dira zerbitzarira, beraz hainbat commit entrega
> daitezke eragiketa bakarrean.
>
>
> Terminologiari dagokionez, GNOMEn 'egikaritu' erabili izan da 'commit'
> itzultzeko (CVSren testuinguruan).
>
> Jarraian, nire iritzia.
>
> Zerbitzarira bidalketa egiten denean (Git: push, SVN: commit), aldaketa
> lokalak 'entregatu' egiten dira.
>
> Aldaketa lokalak gordetzen direnean (Git: commit, SVN: --), 'gauzatu'
> egiten dira; aldaketek benetako balioa hartzen dute.
>
> Biltegiaren kopia lokalera urruneko aldaketak ekartzean (Git: pull, SVN:
> checkout), 'eguneratu' erabil daiteke.
>
>
> Julen.
>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20130418/6e123967/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago