[Librezale] Software-garapeneko bertsio- kontrolerako aplikazioen terminologia

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ast, Api 18, 09:31:23, CEST 2013


og., 2013.eko apiren 18a 09:17(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
>
> Nere ustez ezin dira Git inguruneko push eta SVNko commit bateratu
> terminologiari dagokionez.
>
> - commit egiterakoan aldaketak hitzartu egiten dira, konfirmatu, onartu
> - push egiterakoan Git zerbitzari baten aldaketak 'banatu' egiten dira,
> jatorri zerbitzarira ('origin') edo goragoko batera ('upstream') edo
> besteren batera

Ez dut uste hori esan nahi zenuenik baina badaezpada: ez dago biltegien 
arteko mailaketarik, hortaz ez dago "gorago" egon litekeen zerbitzaririk.

> - git-en 'pull' egiterakoan ekarri egiten ditugu goiko aldaketak, hau
> svn-ko 'update' komandoaren antzekoa da, 'eguneratu' onargarria liltzateke.

Teknikoki 'pull'ak bi eragiketa independente egiten ditu Git-en: 
eskuratzea (fetch) + elkartzea (merge).

> - svn-ko checkout git-eko clone-rekin parekatuko nuke, baina ez dakit
> nola esango nukeen hau euskaraz.

Ai, egia, azkarregi eta oraindik esnatzeke idatzi dut hau.

>
> Edonola ere, nik dauden bezala utziko nituzke itzulpenak, eta jatorrizko
> ingelesezko terminologia utzi.

Aukera hau ere ez da txarra. Nola geratuko lirateke? 'Egin commit', 
'Egin push', 'Egin checkout'...?


Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago