[Librezale] Terminologia

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ost, Urr 10, 23:08:44, CEST 2012


Kaixo Urtzi,

galdera zabala egin duzu...

Julenena baino erantzun oinarrizkoagoa emango dut neuk badaezpada, ondo
jakin gabe zer galdetu nahi duzun.

Terminologia hautaketak egiterakoan uste dut Librezale taldeko gehienok.
zalantzak dauzkagunean, --nik neuk etengabe--, Euskalbarrera jotzen dugula.

Terminoa gaztelaniaz ondo finkatuta baldin badago,  ES > EU,  Zehazki
hiztegia begiratzea ezinbestekoa iruditzen zait niri. Bestela, hortxe daude
EN > EU Euskalterm, Elhuyar, Morris, Open-tran, ZT hiztegia,
Telekomunikazioak...

Ingelesez nola esaten den jakiteaz gain, auzoko hizkuntzetan nola esaten
den jakiteak asko lagun dezake. Gaztelaniaz eta frantsesez berdintsu esaten
bada, euskaraz ere egokituz geureganatzeko atea errazago zabal dezakegu.

>> Zalantza orokorra planteatu beharrean, adibide zehatza ekartzen badiguzu
hona, agian hortxe ikusiko dituzu proposamen bat baino gehiago. Debatetxoak
behar bada.

Librezale taldeak aspaldidanik dauka estilo liburu bat egiteko asmoa,
oraingoz apunte bildumak besterik ez dira. Nik bere garaian lan horretan
lagunduko nuela adierazi nuen baina orain uste dut kontua handi geratzen
zaidala. Oraingoz egitatea baino, asmo hutsa:

http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua

Itzulpena zenbat eta begi gehiagok begiratu, orduan eta hobeto geratuko
dela sinesten dugu batzuk. Euskaltzaindiakoek dioten legez, ekin eta
jarrai. Eta zorte on.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121010/21831719/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago