[Librezale] Terminologia
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Urr 11, 08:23:36, CEST 2012
>________________________________
> From: Urtzi Odriozola <urtzi.odriozola a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Wednesday, October 10, 2012 8:35 PM
>Subject: [Librezale] Terminologia
>
>
>Kaixo,
>
>Baten batek esan ahal dit ze pausu jarraitu terminologia osatzerako orduan? Adibiderik ba al daukazue?
>
Zalantzak dauzkat nik ere galderarekin, ez dakit zehatz zer ari zaren galdetzen.
Bi erantzun emango dizkizut, terminologia nola osatzen dudan, eta bestetik zein formatutan eta nola erabiltzen dudan.
Ni ez naiz hitz berriak sortzearen batere zalea, ezta jadanik beste batzuek erabili dituzten hitzak nire proposamen (ustez hobeago) berri batekin ordezkatzearen aldekoa. Euskarazko softwareak gutxieneko koherentzia izan dezan, nahiago dut artaldea jarraitzen duen ardia izan, ardi beltza izan baino. Nahiz eta, agian batzuetan, nik zenbait termino beste modu batera euskaratuko nituzkeen. Beraz, nire arau nagusia da: norbaitek jadanik inoiz euskaraz esan badu zerbait, ildo horri jarraitu; ez hasi ni beste proposamen bat egiten.
Bi iturri erabiltzen ditut orain arte egin diren software euskaratzeak kontsultatzeko: Open-Tran eta Euskaltermen Informatika hiztegia. Biak kontsulta daitezke Euskalbar bidez.
Gertatzen bazait ez dudala inon aurkitzen software termino bat inork euskaratu duenik (gutxitan gertatzen da), orduan bai, Elhuyarren ingeles-euskara hiztegia eta Morris erabiltzen ditut gutxienez ideiaren bat izateko; baita ingelesa-gaztelania hiztegiak ere batzuetan.
Terminologiaren formatuari dagokionez, esan behar dut nik OmegaT erabiltzen dudala itzulpenak egiteko, eta OmegaT-k baduela glosarioak sortu eta partekatzeko funtzionaltasun bat. Glosarioak TXT formatu lauan gordetzen dira, eta eskuz ere Gedit edo antzekoen bidez osa daitezke. Baina formatuaren kasu horretarako, bakoitzak zein aplikazio erabiltzen duen ikusi behar da, ez dakit zuk zein erabiltzen duzun.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago