[Librezale] Terminologia
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 10, 22:42:44, CEST 2012
az., 2012.eko urrren 10a 20:35(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
>
> Baten batek esan ahal dit ze pausu jarraitu terminologia osatzerako
> orduan? Adibiderik ba al daukazue?
>
Nik proiekturen batean poterminology[1] erabili izan dut. PO fitxategi
multzo bat pasa eta bertatik terminologia potentziala sortzen du
automatikoki. Sortutako zerrenda hori gero berrikusi egin behar da,
noski, positibo faltsuak-eta kentzeko. Hasiera moduan ondo dago baina.
Bestetik, beti eskura edukitzen dut aurretik landutako lokalizazioetan
sortzen joan den terminologia[2]. Aplikazioen artean konsistentzia
minimo bat lortzeko balio du honek.
Kontuan izan baita ere zenbaitetan sinonimoak erabiltzeko tentazioa egon
daitekeela (ireki/zabaldu, adibidez) baina komenigarria dela
erabiltzailea hitzen forma berdinak ikustera ohitzea.
Aldi berean, komeni da softwarea bere ingurunean ulertzea eta
koherentzia aplikatzea inguruneko softwarearekin daukan erlazioaren
arabera. (Menu-barretan 'Tools' euskaraz emateko 'Tresnak' erabiltzen da
baina demagun balizko sistema eragile batean 'Trepetak' erabili dela
betidanik eta erabiltzaileak horretara daudela ohituta; 'Tresnak'
erabiltzea ez litzateke koherentea ingurune horretan beraz).
Azkenik, aplikazio txikietan, lokalizazioa pertsona bakarrak daramanean
erraz kudea liteke koherentzia. Jende asko ariko den talde-lanetan ordea
beharrezkoa izan daiteke arduradun bat ipintzea terminologiaren eta
itzulpen-estiloaren koherentzia bermatzeko.
[1] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/poterminology
[2] http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago