Kaixo Urtzi,

galdera zabala egin duzu...

Julenena baino erantzun oinarrizkoagoa emango dut neuk badaezpada, ondo jakin gabe zer galdetu nahi duzun.

Terminologia hautaketak egiterakoan uste dut Librezale taldeko gehienok. zalantzak dauzkagunean, --nik neuk etengabe--, Euskalbarrera jotzen dugula.

Terminoa gaztelaniaz ondo finkatuta baldin badago,  ES > EU,  Zehazki hiztegia begiratzea ezinbestekoa iruditzen zait niri. Bestela, hortxe daude EN > EU Euskalterm, Elhuyar, Morris, Open-tran, ZT hiztegia, Telekomunikazioak...

Ingelesez nola esaten den jakiteaz gain, auzoko hizkuntzetan nola esaten den jakiteak asko lagun dezake. Gaztelaniaz eta frantsesez berdintsu esaten bada, euskaraz ere egokituz geureganatzeko atea errazago zabal dezakegu.

>> Zalantza orokorra planteatu beharrean, adibide zehatza ekartzen badiguzu hona, agian hortxe ikusiko dituzu proposamen bat baino gehiago. Debatetxoak behar bada.

Librezale taldeak aspaldidanik dauka estilo liburu bat egiteko asmoa, oraingoz apunte bildumak besterik ez dira. Nik bere garaian lan horretan lagunduko nuela adierazi nuen baina orain uste dut kontua handi geratzen zaidala. Oraingoz egitatea baino, asmo hutsa:

http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua

Itzulpena zenbat eta begi gehiagok begiratu, orduan eta hobeto geratuko dela sinesten dugu batzuk. Euskaltzaindiakoek dioten legez, ekin eta jarrai. Eta zorte on.