[Librezale] Android euskaratzeko proiektua
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Al, Urr 1, 15:31:56, CEST 2012
al., 2012.eko urrren 01a 09:54(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo librezale,
>
> Agian hasiera hasieratik idatzi behar genuen hemen baina beno...
> kontua da android euskaratzeko proiektu berri bat jarri dugula
> martxan. Twitter itzultzeak izan zuen "boom" hori aprobetxatuz
> jarraipen bat eman nahi geniolako. Asmoa oso sinplea izan da,
> plataforma bat jarri android itzultzeko gero, lagun talde baten artean
> itzulpenak egin ahal izateko.
>
> Egia esan, hasiera batean, talde murriztu bat hasi ginen twitterren
> gertatu dena gertatzeko beldurrez baigeunden... itzulpenen kalitatea
> hasieratik ona izatea nahi genuen. Hala ere, gerora ikusi dugu
> itzulpen proposamenak irekia izan behar duela eta itzulpenak onartuko
> dituzten adituak baditugu, kalitatea bermatuko dela. Horrela talde
> sektario itxura izan beharrean guztiona den lan bat plazaratuko
> genukeela. Eta hemen sartzen da Librezale. Itzulpen taldean dagoen
> Unaiek honelaxe idatzi zuen:
>
> Aupa ekipo!!
>
> Ideia guztiak ordenatzeko, orain arte egin diren pauso guztien
> laburpena egingo det, zerbait falta bada esango didazue:
>
> 1. Android sistema eragilea era ofizialean euskararik gabe dator
> eta dagoeneko katalana adibidez badago.
>
> 2. Katalanekin hitz egiten da zer egin zuten jakiteko. Katalanen
> erantzuna euskal-kanpainak taldean elkarbanatu genuen.
>
> 3. Katalanek esandakoarekin, Google-ekin harremanetan jartzea
> lortzen da, Google-ek ez du era ofizialean euskara sartzea
> aurreikusten, baina itzulpena bidaltzen bada onartu dezaketela
> esaten digute.
>
> 4. Eusko Jaurlaritzak android euskaratu behar duela ikusten deu
> eta David Vaquero-rekin harremanetan jartzen saiatzen gara. Ez du
> ezer esaten (Urtzi, oraindik ez du ezer esan, ezta?).
>
> 5. Samsung eta Sony-Ericsson mugikorrek euskarazko itzulpenak
> ateratzen dituzte, baina gainontzeko mugikorretan sartzeko asmorik
> gabe.
>
> 6. Librezale-ren zerbitzaria erabiltzea proposatzen da, baina
> itzulpenetarako erabiltzen duten sistema ez da Android itzultzeko
> aproposena. Horregatik, eta probak egiteko, Glotpress zerbitzaria
> jartzen da XML fitxategiak era egokian itzultzeko. Balio duela
> ikusten da.
>
> 7. Android euskaraz nahi degu, eta era ofizialean egongo denik
> konfirmatzen ez digutenez, ekimen hau aurrera eramatea erabakitzen da.
>
>
> Android euskaraz nahi degun guztien artean itzultzen badegu eta
> Google-era igotzeko eman behar diren pauso guztiak ematen
> baditugu, Android euskaraz ofizialki izateko aukerak dauzkagu.
> Itzulpena gehitzea Google-en esku geratuko da, baina ezin dugu
> besterik egin. ROM-ak atera daitezke, baina erabiltzaile gehienek
> ez det uste ROM-ak instalatzen ibiliko direnik, errazagoa izan
> beharko luke.
>
> Eusko Jaurlaritzakoari buruz, ondo dago itzultzeagatik
> dirulaguntzaren bat eman badiote norbaiti, baina itzulpenaren
> martxa ez jakiteaz gain, Android etengabe eguneratzen ari da eta
> string berriak ateratzen dira bertsioen eguneraketetan. Itzulpenen
> eguneraketa hauek ere kudeatu beharko dira eta itzulpen berriak
> igo. Hori auzolanean egiten badegu errazagoa izango dela
> pentsatzen det, bestela Eusko Jaurlaritzak berriz dirulaguntza
> eman arte itxaron beharko degu.
>
> Emango diren pauso guztiak blog-ean jartzea eta jendeak prozesua
> ze puntutan dagoen jakitea oso garrantzitsua dela uste det.
> Android euskaraz egotea lortu behar da! Animo!!
>
>
> Horregatik eta zuen laguntza ezinbesteko dela iruditzen zaigulako
> gure eskua luzatzen dizuegu. Web gunean ere zuen logoa jarri genuen,
> zuekin elkar lan bat nahi genuela adierazteko. Gainera, zuen web
> gunean oso material txukuna dago itzulpenen inguruan eta horri ere
> erreferentzia egin nahi genion. Besterik ez. Logoaren inguruan zerbait
> gaizki baderitzozue ez daukagu inongo arazorik kendu edo aldatzeko.
>
> Nire iritzi pertsonala da, proiektu hau ere librezaleko proiektu bat
> dela. Guztiontzat guztiok egina eta librezaleren ideia guztiekin bat
> datorrena. Beste web gune batean sustengatzen da, baina Unaik esan
> duen moduan, arazo tekniko hutsa izan zen... ez genuen zuen Poodle-ean
> itzulpen fitxategiak txertatzeko modurik aurkitu. Bestalde, Unairi
> erantzunez, ez Eusko Jaularitzak ez David Vaquero ezta Samsung-ek ere
> ez didate erantzunik eman.
Nik, ezertan hasi baino lehen, Eusko Jaurlaritzaren kontu hori argituko
nuke, ahal bada.
https://groups.google.com/forum/#!topic/android-contrib/XKqtfeMBMUU
Baina mezu horretaz aparte, ez dut sarean inon ikusi Eusko Jaurlaritzak
Android euskaratuko duenik, eta dagoeneko ez badute ezer (lehiaketa bat)
atera horren inguruan, ez dut uste hauteskundeak gainean ditugula ezer
mugitzen hasiko direnik.
Librezalerekin sor daitekeen lankidetzaren inguruan, nire aldetik
arazorik ez. Besteok?
Nik Julenek aipatu duen arazotxoa azpimarratu nahi nuke, ze gainera
gertatu izan zait Google-ekin. Hain zuzen, google Chromium
euskaratzearekin.
http://librezale.org/wiki/Chromium
Chromium Canonical-en PPA baten bidez eta Launchpad erabiliz euskaratu
zen, nik hartu nuen lanik handiena. Baina bide hori ez zen ofiziala.
Chromium-en PPA hori eskuz aldatu zen, duela urte eta erdi, eta ordutik
jadanik ez dituzte kate berriak itzulgai jartzen. Esan gabe doa gaur
egun ez Chromium ez Chrome-ren bertsio berriak ez direla euskaraz
argitaratzen inon.
Baina beno, zuek arrisku hori bera pasatzeko prest bazaudete, nigatik no
problem. Librezaleren wikian orri berria sor daiteke, zuek zuzenean egin
dezakezue nahi baduzue; eta blogean ere artikulu bat idatz daiteke,
horretarako prestatu testua eta bota zerrendan, gero gutako edozeinek
argitaratuko du blogean.
Asier.
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121001/7b05131e/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago