[Librezale] Android euskaratzeko proiektua
Urtzi Odriozola
urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Al, Urr 1, 09:54:10, CEST 2012
Kaixo librezale,
Agian hasiera hasieratik idatzi behar genuen hemen baina beno... kontua da
android euskaratzeko proiektu berri bat jarri dugula martxan. Twitter
itzultzeak izan zuen "boom" hori aprobetxatuz jarraipen bat eman nahi
geniolako. Asmoa oso sinplea izan da, plataforma bat jarri android
itzultzeko gero, lagun talde baten artean itzulpenak egin ahal izateko.
Egia esan, hasiera batean, talde murriztu bat hasi ginen twitterren gertatu
dena gertatzeko beldurrez baigeunden... itzulpenen kalitatea hasieratik ona
izatea nahi genuen. Hala ere, gerora ikusi dugu itzulpen proposamenak
irekia izan behar duela eta itzulpenak onartuko dituzten adituak baditugu,
kalitatea bermatuko dela. Horrela talde sektario itxura izan beharrean
guztiona den lan bat plazaratuko genukeela. Eta hemen sartzen da Librezale.
Itzulpen taldean dagoen Unaiek honelaxe idatzi zuen:
Aupa ekipo!!
>
> Ideia guztiak ordenatzeko, orain arte egin diren pauso guztien laburpena
> egingo det, zerbait falta bada esango didazue:
>
> 1. Android sistema eragilea era ofizialean euskararik gabe dator eta
> dagoeneko katalana adibidez badago.
>
> 2. Katalanekin hitz egiten da zer egin zuten jakiteko. Katalanen erantzuna
> euskal-kanpainak taldean elkarbanatu genuen.
>
> 3. Katalanek esandakoarekin, Google-ekin harremanetan jartzea lortzen da,
> Google-ek ez du era ofizialean euskara sartzea aurreikusten, baina
> itzulpena bidaltzen bada onartu dezaketela esaten digute.
>
> 4. Eusko Jaurlaritzak android euskaratu behar duela ikusten deu eta David
> Vaquero-rekin harremanetan jartzen saiatzen gara. Ez du ezer esaten (Urtzi,
> oraindik ez du ezer esan, ezta?).
>
> 5. Samsung eta Sony-Ericsson mugikorrek euskarazko itzulpenak ateratzen
> dituzte, baina gainontzeko mugikorretan sartzeko asmorik gabe.
>
> 6. Librezale-ren zerbitzaria erabiltzea proposatzen da, baina
> itzulpenetarako erabiltzen duten sistema ez da Android itzultzeko
> aproposena. Horregatik, eta probak egiteko, Glotpress zerbitzaria jartzen
> da XML fitxategiak era egokian itzultzeko. Balio duela ikusten da.
>
> 7. Android euskaraz nahi degu, eta era ofizialean egongo denik
> konfirmatzen ez digutenez, ekimen hau aurrera eramatea erabakitzen da.
>
>
> Android euskaraz nahi degun guztien artean itzultzen badegu eta Google-era
> igotzeko eman behar diren pauso guztiak ematen baditugu, Android euskaraz
> ofizialki izateko aukerak dauzkagu. Itzulpena gehitzea Google-en esku
> geratuko da, baina ezin dugu besterik egin. ROM-ak atera daitezke, baina
> erabiltzaile gehienek ez det uste ROM-ak instalatzen ibiliko direnik,
> errazagoa izan beharko luke.
>
> Eusko Jaurlaritzakoari buruz, ondo dago itzultzeagatik dirulaguntzaren bat
> eman badiote norbaiti, baina itzulpenaren martxa ez jakiteaz gain, Android
> etengabe eguneratzen ari da eta string berriak ateratzen dira bertsioen
> eguneraketetan. Itzulpenen eguneraketa hauek ere kudeatu beharko dira eta
> itzulpen berriak igo. Hori auzolanean egiten badegu errazagoa izango dela
> pentsatzen det, bestela Eusko Jaurlaritzak berriz dirulaguntza eman arte
> itxaron beharko degu.
>
> Emango diren pauso guztiak blog-ean jartzea eta jendeak prozesua ze
> puntutan dagoen jakitea oso garrantzitsua dela uste det. Android euskaraz
> egotea lortu behar da! Animo!!
>
Horregatik eta zuen laguntza ezinbesteko dela iruditzen zaigulako gure
eskua luzatzen dizuegu. Web gunean ere zuen logoa jarri genuen, zuekin
elkar lan bat nahi genuela adierazteko. Gainera, zuen web gunean oso
material txukuna dago itzulpenen inguruan eta horri ere erreferentzia egin
nahi genion. Besterik ez. Logoaren inguruan zerbait gaizki baderitzozue ez
daukagu inongo arazorik kendu edo aldatzeko.
Nire iritzi pertsonala da, proiektu hau ere librezaleko proiektu bat dela.
Guztiontzat guztiok egina eta librezaleren ideia guztiekin bat datorrena.
Beste web gune batean sustengatzen da, baina Unaik esan duen moduan, arazo
tekniko hutsa izan zen... ez genuen zuen Poodle-ean itzulpen fitxategiak
txertatzeko modurik aurkitu. Bestalde, Unairi erantzunez, ez Eusko
Jaularitzak ez David Vaquero ezta Samsung-ek ere ez didate erantzunik eman.
Ba, besterik gabe, gaizki eginak barkatu eta ondo eginak kontutan hartu.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121001/09796197/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago