[Librezale] Android euskaratzeko proiektua

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Urr 1, 23:21:32, CEST 2012


>>Librezalerekin sor daitekeen lankidetzaren inguruan, nire aldetik
arazorik ez. Besteok?

nigatik nihil obstat...

Julenek aurretik adierazi zuen legez, Android euskaraz egotea estrategikoa
da.

Librezale taldeak software librea eta euskara; bata, bestea eta biak
sustatzen dituela ulertzen dut.

Norbaitek uste badu ezin garela Eusko Jaurlaritzaren zain egon, eta
Android-en lokalizazioaren ardura bere gain artzeko prest baldin badago,
Librezaleren azpiegitura partekatzearen aldekoa nauzue.

(Android software librea ez bada ere eta Google-ren morroi bihurtzeko
arriskua ezinbestean hartuiz ;-)


Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121001/5e128f30/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago