<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">al., 2012.eko urrren 01a 09:54(e)an,
Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAMDurg1vTHCp5K2yV5xeBe3gf+R+4wDkYUHD3bLJ06JEGS4fBw@mail.gmail.com"
type="cite">Kaixo librezale,<br>
<br>
Agian hasiera hasieratik idatzi behar genuen hemen baina beno...
kontua da android euskaratzeko proiektu berri bat jarri dugula
martxan. Twitter itzultzeak izan zuen "boom" hori aprobetxatuz
jarraipen bat eman nahi geniolako. Asmoa oso sinplea izan da,
plataforma bat jarri android itzultzeko gero, lagun talde baten
artean itzulpenak egin ahal izateko.<br>
<br>
Egia esan, hasiera batean, talde murriztu bat hasi ginen
twitterren gertatu dena gertatzeko beldurrez baigeunden...
itzulpenen kalitatea hasieratik ona izatea nahi genuen. Hala ere,
gerora ikusi dugu itzulpen proposamenak irekia izan behar duela
eta itzulpenak onartuko dituzten adituak baditugu, kalitatea
bermatuko dela. Horrela talde sektario itxura izan beharrean
guztiona den lan bat plazaratuko genukeela. Eta hemen sartzen da
Librezale. Itzulpen taldean dagoen Unaiek honelaxe idatzi zuen:<br>
<br>
<blockquote style="margin:0px 0px 0px 0.8ex;border-left:1px solid
rgb(204,204,204);padding-left:1ex" class="gmail_quote">Aupa
ekipo!!<br>
<br>
Ideia guztiak ordenatzeko, orain arte egin diren pauso guztien
laburpena egingo det, zerbait falta bada esango didazue:<br>
<br>
1. Android sistema eragilea era ofizialean euskararik gabe dator
eta dagoeneko katalana adibidez badago.<br>
<br>
2. Katalanekin hitz egiten da zer egin zuten jakiteko. Katalanen
erantzuna euskal-kanpainak taldean elkarbanatu genuen.<br>
<br>
3. Katalanek esandakoarekin, Google-ekin harremanetan jartzea
lortzen da, Google-ek ez du era ofizialean euskara sartzea
aurreikusten, baina itzulpena bidaltzen bada onartu dezaketela
esaten digute.<br>
<br>
4. Eusko Jaurlaritzak android euskaratu behar duela ikusten deu
eta David Vaquero-rekin harremanetan jartzen saiatzen gara. Ez
du ezer esaten (Urtzi, oraindik ez du ezer esan, ezta?).<br>
<br>
5. Samsung eta Sony-Ericsson mugikorrek euskarazko itzulpenak
ateratzen dituzte, baina gainontzeko mugikorretan sartzeko
asmorik gabe.<br>
<br>
6. Librezale-ren zerbitzaria erabiltzea proposatzen da, baina
itzulpenetarako erabiltzen duten sistema ez da Android
itzultzeko aproposena. Horregatik, eta probak egiteko, Glotpress
zerbitzaria jartzen da XML fitxategiak era egokian itzultzeko.
Balio duela ikusten da.<br>
<br>
7. Android euskaraz nahi degu, eta era ofizialean egongo denik
konfirmatzen ez digutenez, ekimen hau aurrera eramatea
erabakitzen da.<br>
<br>
<br>
Android euskaraz nahi degun guztien artean itzultzen badegu eta
Google-era igotzeko eman behar diren pauso guztiak ematen
baditugu, Android euskaraz ofizialki izateko aukerak dauzkagu.
Itzulpena gehitzea Google-en esku geratuko da, baina ezin dugu
besterik egin. ROM-ak atera daitezke, baina erabiltzaile
gehienek ez det uste ROM-ak instalatzen ibiliko direnik,
errazagoa izan beharko luke.<br>
<br>
Eusko Jaurlaritzakoari buruz, ondo dago itzultzeagatik
dirulaguntzaren bat eman badiote norbaiti, baina itzulpenaren
martxa ez jakiteaz gain, Android etengabe eguneratzen ari da eta
string berriak ateratzen dira bertsioen eguneraketetan.
Itzulpenen eguneraketa hauek ere kudeatu beharko dira eta
itzulpen berriak igo. Hori auzolanean egiten badegu errazagoa
izango dela pentsatzen det, bestela Eusko Jaurlaritzak berriz
dirulaguntza eman arte itxaron beharko degu.<br>
<br>
Emango diren pauso guztiak blog-ean jartzea eta jendeak prozesua
ze puntutan dagoen jakitea oso garrantzitsua dela uste det.
Android euskaraz egotea lortu behar da! Animo!!<br>
</blockquote>
<div><br>
Horregatik eta zuen laguntza ezinbesteko dela iruditzen
zaigulako gure eskua luzatzen dizuegu. Web gunean ere zuen logoa
jarri genuen, zuekin elkar lan bat nahi genuela adierazteko.
Gainera, zuen web gunean oso material txukuna dago itzulpenen
inguruan eta horri ere erreferentzia egin nahi genion. Besterik
ez. Logoaren inguruan zerbait gaizki baderitzozue ez daukagu
inongo arazorik kendu edo aldatzeko.<br>
<br>
Nire iritzi pertsonala da, proiektu hau ere librezaleko proiektu
bat dela. Guztiontzat guztiok egina eta librezaleren ideia
guztiekin bat datorrena. Beste web gune batean sustengatzen da,
baina Unaik esan duen moduan, arazo tekniko hutsa izan zen... ez
genuen zuen Poodle-ean itzulpen fitxategiak txertatzeko modurik
aurkitu. Bestalde, Unairi erantzunez, ez Eusko Jaularitzak ez
David Vaquero ezta Samsung-ek ere ez didate erantzunik eman.<br>
</div>
</blockquote>
<br>
Nik, ezertan hasi baino lehen, Eusko Jaurlaritzaren kontu hori
argituko nuke, ahal bada.<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://groups.google.com/forum/#!topic/android-contrib/XKqtfeMBMUU">https://groups.google.com/forum/#!topic/android-contrib/XKqtfeMBMUU</a><br>
<br>
Baina mezu horretaz aparte, ez dut sarean inon ikusi Eusko
Jaurlaritzak Android euskaratuko duenik, eta dagoeneko ez badute
ezer (lehiaketa bat) atera horren inguruan, ez dut uste
hauteskundeak gainean ditugula ezer mugitzen hasiko direnik.<br>
<br>
Librezalerekin sor daitekeen lankidetzaren inguruan, nire aldetik
arazorik ez. Besteok?<br>
<br>
Nik Julenek aipatu duen arazotxoa azpimarratu nahi nuke, ze gainera
gertatu izan zait Google-ekin. Hain zuzen, google Chromium
euskaratzearekin. <br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/wiki/Chromium">http://librezale.org/wiki/Chromium</a><br>
<br>
Chromium Canonical-en PPA baten bidez eta Launchpad erabiliz
euskaratu zen, nik hartu nuen lanik handiena. Baina bide hori ez zen
ofiziala. Chromium-en PPA hori eskuz aldatu zen, duela urte eta
erdi, eta ordutik jadanik ez dituzte kate berriak itzulgai jartzen.
Esan gabe doa gaur egun ez Chromium ez Chrome-ren bertsio berriak ez
direla euskaraz argitaratzen inon.<br>
<br>
Baina beno, zuek arrisku hori bera pasatzeko prest bazaudete,
nigatik no problem. Librezaleren wikian orri berria sor daiteke,
zuek zuzenean egin dezakezue nahi baduzue; eta blogean ere artikulu
bat idatz daiteke, horretarako prestatu testua eta bota zerrendan,
gero gutako edozeinek argitaratuko du blogean.<br>
<br>
Asier.<br>
<br>
Asier.<br>
</body>
</html>