[Librezale] Firefox eta Thunderbird bertsio berrien jakinarazpenak

Osoitz E oelkoro a bildua gmail.com
Lar, Aza 24, 17:26:57, CET 2012


Korrika batean idatzi dut hau, orain joan beharra daukat, ondo dagoela uste
baduzue argitaratu mesedez, nik ez baitut nire pasahitza gogoratzen.
Bestela gaizki dagoena seinalatu eta zuzenduko dut. Bide batez, "markup"
zelan da euskaraz?

----

Kalean da jada Firefox 17, eta beti bezala Euskaraz ere eskuragarri dago.

Firefox 17k dakartzan berritasunen [1] artean SOCIAL API-a [2] dago, API
honek sare sozialak Firefoxen hobeto integratzea baimentzen du, horren
adibide da Facebook Messenger [3]: Gehigarri hau instalatuta Facebook
erabiltzaileek tresna barran mezu berririk duten ikusi edo kontaktuekin
komunikatzea dute albo barra baten bidez, fitxa bat irekitzeko beharrik
gabe.

Plugin zaharkituak suposatzen duten segurtasun arazoari aurre egiteko
aurreko Firefox bertsioek Plugina erabat desgaitzen zuten, Firefox 17k
ordea gehigarri hauen beharra duten edukiak blokeatzen ditu, baina
oraingoan erabiltzaileak badu bere irizpide propioari jarraituz edukia
ikustea erabakitzea, besterik gabe edukian klik eginda [4].

Web garatzaileek eskertuko dituzten berritasunak ere badakartza Firefox
17k: Web kontsola, desarazlea, eta garatzaile tresna barrarri hobekuntzak
egin zaizkie errezago eta azkarrago lan egin ahal izateko eta DOM-a
errezago editatzea baimentze dute orain orri inspektorea eta markup panelak.

Javascript mapak eta setak orain iterableak dira, SVG Fillpaint eta
Strokepaint ezarri dira eta HTML5 sandbox atributoa ezarri da iframeetan
hauen segurtasuna hobetzeko.

Hori gutxi balitz, abiadura hobetzen dute hogei hobekuntza baino gehiago
dakartza Firefox 17k, eta hainbat arazo konpondu dira.

Notizia txar bat ere, inork oraindik Mac OS X 10.5 erabiliko balu ezin
izango luke guzti honetaz gozatu, Mozillak bertsio hau jada atzean uztea
erabaki duelako.

[1] http://www.mozilla.org/en-US/firefox/17.0/releasenotes/
[2]
https://blog.mozilla.org/futurereleases/2012/07/06/bringing-social-to-firefox/
[3]
https://blog.mozilla.org/blog/2012/11/20/firefox-introduces-new-social-api-and-previews-integration-with-facebook/
[4]
https://blog.mozilla.org/addons/2012/10/11/click-to-play-coming-firefox-17/


2012/11/22 Mikel Olasagasti <mikel a bildua olasagasti.info>

>
>
> Osoitz E<oelkoro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren 22a
> 12:54):
>
> "Release Notes" euskaraz kontatzea litzateke kontua?
>> http://www.mozilla.org/en-US/firefox/17.0/releasenotes/
>>
>> Erabiltzaile arruntentzat interesgarria da ala Twitter bezalako sareetan
>> "Firefox 17 kalean da jada, eta beti bezala Euskaraz ere eskuragarri duzu"
>> moduko mezu bat nahikoa litzateke?
>>
>
> Blogeko RSS jarioa Twitter eta Identi.ca-ra bidaltzen da, beraz lehenak
> bigarrena dakar, beraz nire ustetan blog-ean idazteak badu bere interesa.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121124/31d70cfb/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago