[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Aza 19, 23:06:49, CET 2012
Kaixo,
badira egun batzuk izena eman nuela larunbaterako. Zerrenda honetan joango
nintzela bota eta izena eman nuen:
http://www.xare.eu/seccion/azoka/subseccion/bolondres
Suposatzen dut aste honetan mezutxoren bat igorriko didatela eguneko
gai-ordenarekin-edo.
Bestalde, Itsas posta-zerrendan irakurri dut, (*lurker* moduan ibiltzen
naiz), instalazio-ospakizunak egiteko asmoa badagoela.
Badaezpada USB pintxo batzuk eramango ditut. Nik Ubuntu/Kubuntu instalatzen
ez dut esperientzia handiegirik. Pazientzia gutxi izaten dut eta aspaldian
ahaztu nituen Windowsekin lekua partekatze kontu haiek. Instalatzaile
kaxkarra beraz, baina tira.
Zer instalatuko dugun, zer itzuliko dugun, suposatzen dut bere garaian
dagoen jendearekin hitz eginda adostuko dugula.
calibre, wordpress, freeciv... Librezaleren Pootle euskarri horretan
sartuta, berehala ikusten da zer dagoen berde eta zer gorri. Hurbiltzen den
jendeari galdetuz, ea zer adosten den.
>>ez dakit ez ote den hobe launchpadetik po fitxategia jaitsi,
librezale-ren pootle-era >>igo eta bertan itzuli. Beharbada gehiegizko
nahaspilatzea da?
Ez dut uste horrelako testuinguruan horrelako saltsatan sartzea merezi
duenik. Nik imaginatzen dudana zera da, jendea launchpaden edo librezaleren
pootle horretan izena ematera animatu ea gero kateak banatu: urliak
200.etik 250.era, sandiak 251.etik 300.era... Zalantzarik sortuz gero,
albokoari edo Euskalbarri galdetu...
Ez dut uste pot>po kontu horiek, edo Virtaal, edo OmegaT, lehenengo
kontaktu baterako egokiegiak direnik.
Oso oker ez banago, Launchpaden egindako itzulpena *bidali* egiten da eta
Librezaleren Pootle horretan *gomendatu*, ezta? Bai batean bai bestean alda
daitezke dagoeneko ontzat hartutako euskaraketak. Pootle horretan ez dut
ia-ia esperientziarik.
Anderrek kezka agertzen zuen gorago; nik ez dut uste ez Launchpaden ez
Pootlen, inolako problemarik egongo denik hainbat erabiltzaile batera
lanean egoteko.
Baina... egongo da "bezerorik"? Ala artzainak bai eta ardirik ez zaintzeko?
Laster jakingo.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20121119/035cbd33/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago