[Librezale] XARE, Kultura digitalean euskarazko erabilpena, sustatzeko azoka-jaialdia
Ander Martínez
dwarfnauko a bildua gmail.com
Al, Aza 19, 23:44:58, CET 2012
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2012eko azaren 19a 23:06):
> Kaixo,
>
> badira egun batzuk izena eman nuela larunbaterako. Zerrenda honetan joango
> nintzela bota eta izena eman nuen:
>
> http://www.xare.eu/seccion/azoka/subseccion/bolondres
>
> Suposatzen dut aste honetan mezutxoren bat igorriko didatela eguneko
> gai-ordenarekin-edo.
>
> Bestalde, Itsas posta-zerrendan irakurri dut, (lurker moduan ibiltzen naiz),
> instalazio-ospakizunak egiteko asmoa badagoela.
>
> Badaezpada USB pintxo batzuk eramango ditut. Nik Ubuntu/Kubuntu instalatzen
> ez dut esperientzia handiegirik. Pazientzia gutxi izaten dut eta aspaldian
> ahaztu nituen Windowsekin lekua partekatze kontu haiek. Instalatzaile
> kaxkarra beraz, baina tira.
Neu ere han izango naiz baina ez det ezer eramango. Espero dut
gainerakoek ekartzen dezutenarekin nahiko izatea, ez baitaukat ez
usb-rik ez DVD-rik eskura.
> Zer instalatuko dugun, zer itzuliko dugun, suposatzen dut bere garaian
> dagoen jendearekin hitz eginda adostuko dugula.
>
> calibre, wordpress, freeciv... Librezaleren Pootle euskarri horretan
> sartuta, berehala ikusten da zer dagoen berde eta zer gorri. Hurbiltzen den
> jendeari galdetuz, ea zer adosten den.
Bai, baina aurretik aukerak pentsatuta hobe. Egia esateko, ez daukat
ezta arrastorik ere zenbat jende den etortzeko ezta zein profil izango
duten. Aukeran hobe hitz tekniko asko ez duten programak itzultzea.
>
>>>ez dakit ez ote den hobe launchpadetik po fitxategia jaitsi, librezale-ren
>>> pootle-era >>igo eta bertan itzuli. Beharbada gehiegizko nahaspilatzea da?
>
> Ez dut uste horrelako testuinguruan horrelako saltsatan sartzea merezi
> duenik. Nik imaginatzen dudana zera da, jendea launchpaden edo librezaleren
> pootle horretan izena ematera animatu ea gero kateak banatu: urliak 200.etik
> 250.era, sandiak 251.etik 300.era... Zalantzarik sortuz gero, albokoari edo
> Euskalbarri galdetu...
>
Egia, gehiegi nahastea dela. Gainera, berriz pentsatu det eta ez al da
hobe launchpad-en izena eman dezaten hartara geroago ere bertan
itzulpenak egitera anima daitezen. Librezale-ko pootle-n izena emateko
eskuz onartu behar dira erabiltzaile berriak?
> Oso oker ez banago, Launchpaden egindako itzulpena bidali egiten da eta
> Librezaleren Pootle horretan gomendatu, ezta? Bai batean bai bestean alda
> daitezke dagoeneko ontzat hartutako euskaraketak. Pootle horretan ez dut
> ia-ia esperientziarik.
Gomendatu ala bidali agertzen zaizun baimenen araberakoa da. Biek
dute, dena den, itzulpenak zalantzazkotzat markatzeko aukera.
> Anderrek kezka agertzen zuen gorago; nik ez dut uste ez Launchpaden ez
> Pootlen, inolako problemarik egongo denik hainbat erabiltzaile batera lanean
> egoteko.
Bai, arazorik ez. Are gehiago zuk esan dezun moduan kateak esleitzen badira.
> Baina... egongo da "bezerorik"? Ala artzainak bai eta ardirik ez zaintzeko?
Ba ardirik ezean gaztarik gabe etxera, edo garagardo bila tabernara. Aukeran :-)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago