[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ast, Uzt 19, 20:44:30, CEST 2012


Kaixo Ibai,

Hau esan nahi duzu: http://librezale.org/wiki/Glosarioa, ezta?

Nik uste dut arrazoi duzula. 27 hitz bakarrik daude eta horietako batzuk
zalantzazkoak iruditzen zaizkit.
Gainera bozketa [1] duela ia 6 urte egin zen eta orduz geroztik euri asko
egin du.

Glosario bat edukitzea ideia ona da, baina edukitzekotan osatuagoa izan
behar luke.
Zuzendu eta osatu beharra dagoen arren Ubunturen wikiko hiztegia [2]
egokiagoa iruditzen zait.
Duela gutxi Julenek posta-zerrenda honetara bidali zuen HPSren
'Software-lokalizazioetan erabiltzeko hainbat irizpide' [3]
dokumentuan ere bada hiztegitxo interesgarri bat.

[1] http://librezale.org/foroa/viewtopic.php?id=1320
[2] https://wiki.ubuntu.com/UbuntuBasqueTranslators/hiztegia
[3]
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/software_lokalizazioak/eu_irizpide/adjuntos/hizkuntza_irizpideak.pdf
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120719/18c6e3d1/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago