[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Uzt 19, 19:40:10, CEST 2012


Arratsalde on,

estilo-liburuko glosarioa begiratzen aritu naiz, eta uste dut bertako
edukia zaharkituta dagoela. Uste dut bertako hitzak bozketa bidez erabaki
zirela, baina gaur egun ez dira horiek erabiltzen (adibidez, Deskargatu
erabiltzen da batez ere, ez Jaitsi).

Ez al da hobeto oraingoz eduki hori kentzea? Badakit denok denbora
gutxirekin gabiltzala, beraz nork daki noiz osatuko dugun orri hori, baina
gutxienez ez dadila oker dagoen ezer agertu.

Zer deritzozue? Aldeko iritzia baduzue kenduko dut (wikiko erabiltzailea
zein den asmatzen badut behintzat).

Ondo izan!

Ibai.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago