[Librezale] Zalantza: Flattr aditz bezala

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Abu 17, 22:32:23, CEST 2012


Aupa:

Irakurri dudanaren arabera, Flattr.com mikro-ordainketen plataforma bat da. Beraz, izen pertsonala, WordPress, Firefox, Twitter eta beste software asko bezala. Hitz hori adjetibo eta aditz bezala erabiltzea dibertigarria irudituko zaie garatzaileei, baina itzulpenentzako lan gehigarria iruditzen zait.

Ulertu dudanagatik, "flattr" hitza dohaintzaren eta dihaintza egin/eman aditzaren sinonimo bezala erabiltzen dute. Baina noski, ez edozein dohaintza, plataforma zehatz horren bitartez egiten den dohaintza baizik.

Horregatik, nire iritzi pertsonala euskaraz galizieraz egin duten berdina egitea egokiena dela da; hitza dagoen bezala uztea: flattr-tu, flattr-tua...

Txopi.


asier iturralde <asier.iturralde a bildua gmail.com> wrote:

>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120817/25764b48/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago