[Librezale] Mate mahaigain ingurunea

asier iturralde asier.iturralde a bildua gmail.com
Ast, Api 5, 15:50:44, CEST 2012


Kaixo Librezaleok,

Mate [1] mahaigain ingurunea gehitu dut Mahaigainak atalean [2]. Gnome
2-ren "fork" bat da, mahaigain ingurune tradizionala nahiago dutenentzat
sortua.
Unean proiektu osoaren %97 dago euskaratuta. Gnome 2-ren "fork" bat denez
euskaraketa nahiko aurreratua zegoen hasieratik baina oraindik badago zer
itzulia eta egindako itzulpenak berrikustea komeni da itzulpena hobetzeko.
Mate-ren lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da [3]. Parte hartu
nahi izanez gero egin klik "Join team" estekan.

Bukatzeko, galdera bat. Nola esaten da euskaraz "fork"?

Ondo izan

Asier Iturralde Sarasola

[1] http://mate-desktop.org/
[2] http://librezale.org/wiki/Mate
[3] https://www.transifex.net/projects/p/MATE/language/eu/
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20120405/d55817a0/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago