Kaixo Librezaleok,

Mate [1] mahaigain ingurunea gehitu dut Mahaigainak atalean [2]. Gnome 2-ren "fork" bat da, mahaigain ingurune tradizionala nahiago dutenentzat sortua.

Unean proiektu osoaren %97 dago euskaratuta. Gnome 2-ren "fork" bat
denez euskaraketa nahiko aurreratua zegoen hasieratik baina oraindik
badago zer itzulia eta egindako itzulpenak berrikustea komeni da
itzulpena hobetzeko.
Mate-ren lokalizazioa Transifex plataforman burutzen da [3]. Parte hartu nahi izanez gero egin klik "Join team" estekan.

Bukatzeko, galdera bat. Nola esaten da euskaraz "fork"?

Ondo izan

Asier Iturralde Sarasola

[1] http://mate-desktop.org/
[2] http://librezale.org/wiki/Mate
[3] https://www.transifex.net/projects/p/MATE/language/eu/