[Librezale] Aurkezpena eta F-Droid

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ast, Api 5, 18:07:44, CEST 2012


og., 2012.eko apiren 05a 01:29(e)an, asier iturralde(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezaleok,
> 
> Asier Iturralde Sarasola naiz. Ikasketaz kimikaria, ogibidez
> programatzailea eta momentuan langabezian nago.
> Ia urtebete daramat software libreko aplikazioak euskaratzen. Ubuntu [1],
> Linux Mint [2] eta Fedora-ren [3] euskaraketa taldeetan parte hartzen dut
> eta Android-erako aplikazio batzuk ere itzuli ditut (Connectbot, Android
> Terminal Emulator, F-Droid, ...)
> Ahal dudan neurrian Librezalen parte hartu eta aplikazioak euskaratzen
> jarraitzeko asmoa daukat.
> 
> Aurkezpenaren ondoren, Librezale.org webgunean egin dudan lehen ekarpenaren
> berri eman nahi dizuet [4]. Ezagutzen al duzue Android gailuetarako F-Droid
> [5] aplikazioa? Google Play-ren (Google Market bezala ezagunagoa)
> alternatiba librea da. %100 software librez osatutako biltegi batetik
> aplikazioak deskargatu eta aplikazio hauen eguneraketak kudeatzeko aukera
> ematen du.
> 
> Proiektuak ataleko Sistemaren tresnak azpi-atalean kokatu dut. Itzulpen
> txikia da, 106 kate dira soilik [6], baina aplikazio garrantzitsua dela
> iruditzen zait eta horregatik kokatu dut Sistemaren tresnaken eta ez
> Itzulpen txikietan. Ez bazaizue egoki iruditzen aldatuko
> dugu.<http://f-droid.org/translate/eu/fdroidclient/>
> 
> Wiki-an aplikazioaren datuak sartzen ari nintzela Androiderako
> aplikazioentzako deskargarako estekarik ez dagoela konturatu naiz.
> GNU/Linux sistemetarako deskargentzat linux_url dago, MacOSX-erako osx_url,
> Windows-erako win_url eta abar. Logikari jarraituz android_url erabiltzen
> saiatu naiz baina ez du funtzionatu. Azkenean webapp_url erabili dut, baina
> beharrezko ikusten dut Androiderako deskargentzat esteka berezi bat sortzea.
> 
> Ondo izan
> 
> [1] https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu
> [2] https://launchpad.net/~linuxmint-translation-team-basque
> [3] https://fedoraproject.org/wiki/L10N/Teams/Basque
> [4] http://librezale.org/wiki/F-Droid
> [5] http://f-droid.org/
> [6] http://f-droid.org/translate/eu/fdroidclient/

Aupa Asier:

Egiten duzun lana bikaina iruditzen zait eta proposatzen duzuna oso
ideia ona da. Eskerrik asko software librea euskaratzeagatik eta baita
F-Droid bultzatzeagatik. Nik telefono "lerdoa" daukat baina ezagutzen
dut webgune hori eta ezinbesteko proiektua iruditzen zait.

Ongi etorri eta goraintziak,

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago