[Librezale] identi.ca euskaraz

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Ira 26, 13:32:23, CEST 2011


Ander, ezjakina baino apala!

Nik ere identi.ca-rekin zer gertatzen ari den ez dakit. Horregatik hasi
nintzen hemen galdezka.

Hobeto ezagutzen dudan beste aplikazio batean, itzuli egiten da erabiltzaile
arruntek ikusiko dutena, kanpoko oskola, nolabait esateko; karrozeria
itzultzen da motorrean itzultzailearen "eskua" sartu gabe. Zerbait itzultzen
ez bada edo txarto itzultzen bada, erabiltzaileek gauza ulergaitz edo itzuli
gabeko gauza batzuk topatuko dituzte, besterik gabe. Baina aplikazioa ibili
ibiltzen da erdi ingelesez bada ere.

Identi.ca, beraz, eta akatsak akats, dagoeneko euskaraz ikusteko moduan egon
beharko lukeela uste dut, (nire apaltasunetik ;-)

Ala ez? Dena, goitik behera, zuzendu beharko da pott egiten ez duen
aplikazioa euskaraz ere izateko?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110926/70f183f9/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago