Ander, ezjakina baino apala!

Nik ere identi.ca-rekin zer gertatzen ari den ez dakit. Horregatik hasi nintzen hemen galdezka.

Hobeto ezagutzen dudan beste aplikazio batean, itzuli egiten da erabiltzaile arruntek ikusiko dutena, kanpoko oskola, nolabait esateko; karrozeria itzultzen da motorrean itzultzailearen "eskua" sartu gabe. Zerbait itzultzen ez bada edo txarto itzultzen bada, erabiltzaileek gauza ulergaitz edo itzuli gabeko gauza batzuk topatuko dituzte, besterik gabe. Baina aplikazioa ibili ibiltzen da erdi ingelesez bada ere.

Identi.ca, beraz, eta akatsak akats, dagoeneko euskaraz ikusteko moduan egon beharko lukeela uste dut, (nire apaltasunetik ;-)

Ala ez? Dena, goitik behera, zuzendu beharko da pott egiten ez duen aplikazioa euskaraz ere izateko?