[Librezale] identi.ca euskaraz
txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Ira 26, 14:05:18, CEST 2011
On Mon, 26 Sep 2011 12:54:58 +0200, Ander Elortondo wrote:
> Gorka, nire ezjakintasunetik....
>
> Ez da dena itzulpen %arena, aplikazioa kraskatzen ez duen itzulpena
> ere izan behar da.
> kate pare baten parametroak oker sartuz gero aplikazioa ez badabil,
> beste %99,5 itzulita izan arren......
> edo oker nabil eta ez da hau ere....
Bai, nik ere horrela ikusten dut. Gorkarentzat eta beste guztionatzat
nik funtzionamendu egokia nola ikusten dudan azalduko dut. Eta gero
StatusNet-ekoek antza egin dutena.
1) Software batek 1.000 kate dauzka.
2) Talde edo pertsona batek 1.00 kate horiek euskaratzen ditu.
3) Softwarearen bertsio berri bat garatzen da eta orain 1.200 kate
ditu, berriak 300 direlarik. Hau da, 900 kate berdin-berdinak dira, 100
kate dezagertu egin dira eta beste 200 kate berriak dira edo aldatu egin
dira.
4) Softwarearen bertsio berria kaleratzean, garatzaileek aukera batzuk
dauzkate (softwarea garatzen dutenek itzulpena banatzen dutela
suposatuz):
a) Itzultzaileekin bertsio berriaren kaleratzea koordinatu,
softwarearen argitaratzean euskaraketa berria 100% prest egon dadin.
b) Euskaraketa albo batera utzi eta itzultzaileek lana 100% prest
eduki arte itxaron.
c) Euskaraketatik ziur ondo dagoena hartu (900 kate) eta beste
guztia itzuli gabe utzi, itzultzaileek beraien ekarpenak egin arte.
Nik behintzat horrela ikusten dut. Kontua da StatusNet-ekoek antza c
aukeraren antzeko den zerbait egin duela, baina ez berdina. Software
bertsio berria kaleratu du baina 900 kate baino gehiagorekin. Ziur ondo
zeudenak gehi "fuzzy" delako kateak. Baina noski, kate horiek tresna
batzuek automatikoki sortzen dituzte eta txarto egon daitezke. Kate
batek bi parametro behar baditu eta tresna automatikoak parametro
bakarreko katea sortzen badu, emaitza tanta bat euskaratuago egongo da,
baina itzulpenak errore larriak izango ditu eta softwarea hizkuntza
horretan ez da ibiliko. Ulertzen?
Horregatik, bi aukera ditugu, fuzzy kateak kendu edo gutxi direnez,
zalantzan dauden kate horiek ahalik azkarren euskaratu eta emaitza
garatzaileei bidali, euskaraketa ez ibilitzeko arrazoia hori bada, lehen
baino lehen StatusNet euskaraz erabilgarri egon dadin.
>
> izan libre izan euskaldun!
> Ander.
>
> 2011/9/26 Gorka Azkarate Zubiaur
>
>> Akatsak batzuengatik ezin dugula identi.ca [1] euskaraz ikusi? Ez
>> dut uste.
>>
>> Akatsak egotea normala izaten da. Jatorrizko kateak aldatu egiten
>> dituzte behin eta berriro eta egindako itzulpenak "fuzzy" edo
>> zalantzazko bezala markatuta geratu ohi dira (bertsioak ondo
>> berriztatzen direnean, behintzat).
>>
>> Dena ondo egon arte, %100, itxaron beharko bagenu, nekez ikusiko
>> genituzke itzulpenak, ezta?
>>
>> Gorago, Txopik zioen, esan ziotela %35 besterik ez zutela eskatuko
>> eta badirudi %100 horretatik hain urriti ere ez gaudela.
Esaldi hau ez dakit ondo ulertu dudan. Badaezpada azalpena:
Niri esan zidatena IRC txat bitartez da, StatusNet guztitik (pluginak
daude, korea...), StatusNet Core zatiko %35 itzuli behar genuela
gutxienez Identi.ca webgunean itzulpen hori kargatzea nahi bagenuen. Eta
guk %35 ez, %100 euskaratu genuen. Beraiek eskatu baino asko gehiago.
>>
>> Zer egin beharko genuke, orain, mezu adeitsu batzuk bidali
>> antolatzaileei? (Nora?)
>>
>> StatusNet taldean izena eman eta mezuen bidez euskal itzulpena
>> gehitzeko eskatu?
>>
>> [1] http://identi.ca/group/statusnet
>>
>> Ala horiek dagoeneko jorratutako eremuak dira?
>>
>> Besterik bururatu?
>>
Nire idaia hau zen, baina nahi baduzue aldatu dezakegu noski:
1) Guk gure Pootlen berriro kateak 100% euskaratu
2) BlogSoviet-ek aurreko StatusNet bertsioarako egindako ekarpenak
(Pootle-era igo ez zituztenak) lortu eta zeintzuk diren detektatzen
saiatu, bertsio berrian ekarpen horiek barne egon daitezen.
3) Nik TranslateWikin euskaraketa igo eta inondik "fuzzy" katerik
geratzen ez dela ziurtatu
4) Hori egindakoan, nik neuk StatusNet bat instalatu edo zuetako
norbaiti eskatu hori egiteko jende guztiarentzat eskuragarri egongo den
euskaraketa benetan badabilela ziurtatzeko (eta beraz, orain gertatu
dena berriz ez gertatzeko).
5) Aurrekoan egin nuen bezala, txat bitartez edo/eta wiki bitartez
Siebrand-ekin kontaktatu eta gure ekarpenak ez bakarrik StatusNet-en
baizik eta Identi.ca-n sartzen dituela ziurtatu.
Zer iruditzen?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago