[Librezale] identi.ca euskaraz

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Ira 26, 12:26:01, CEST 2011


Akatsak batzuengatik ezin dugula identi.ca euskaraz ikusi? Ez dut uste.

Akatsak egotea normala izaten da. Jatorrizko kateak aldatu egiten dituzte
behin eta berriro eta egindako itzulpenak "fuzzy" edo zalantzazko bezala
markatuta geratu ohi dira (bertsioak ondo berriztatzen direnean, behintzat).

Dena ondo egon arte, %100, itxaron beharko bagenu, nekez ikusiko genituzke
itzulpenak, ezta?

Gorago, Txopik zioen, esan ziotela %35 besterik ez zutela eskatuko eta
badirudi %100 horretatik hain urriti ere ez gaudela.

Zer egin beharko genuke, orain, mezu adeitsu batzuk bidali antolatzaileei?
(Nora?)

StatusNet taldean [1] izena eman eta mezuen bidez euskal itzulpena gehitzeko
eskatu?

[1]  http://identi.ca/group/statusnet

Ala horiek dagoeneko jorratutako eremuak dira?

Besterik bururatu?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110926/3a59b0b6/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago