Akatsak batzuengatik ezin dugula identi.ca euskaraz ikusi? Ez dut uste.

Akatsak egotea normala izaten da. Jatorrizko kateak aldatu egiten dituzte behin eta berriro eta egindako itzulpenak "fuzzy" edo zalantzazko bezala markatuta geratu ohi dira (bertsioak ondo berriztatzen direnean, behintzat).

Dena ondo egon arte, %100, itxaron beharko bagenu, nekez ikusiko genituzke itzulpenak, ezta?

Gorago, Txopik zioen, esan ziotela %35 besterik ez zutela eskatuko eta badirudi %100 horretatik hain urriti ere ez gaudela.

Zer egin beharko genuke, orain, mezu adeitsu batzuk bidali antolatzaileei? (Nora?)

StatusNet taldean [1] izena eman eta mezuen bidez euskal itzulpena gehitzeko eskatu?

[1] http://identi.ca/group/statusnet

Ala horiek dagoeneko jorratutako eremuak dira?

Besterik bururatu?