[Librezale] itzulpen batekin zalantza
Oier Mees
oier.mees a bildua gmail.com
Ast, Ira 1, 16:22:51, CEST 2011
niri ere atrakagarria ez zait gustatzen. Bestalde, Gnome Shell-eko Dasha eta
Unity-ko Dasha desberdinak direla uste dut.
Julenek aipatzen duen MacOS X-eko Dock-a unitya "Launcher" du izena eta
"Abiarazle" gisa itzulita dago. Aldiz Unityn dasha Gnome Shelleo Search eta
Application Picker-en nahasketa da (ikusi
http://live.gnome.org/GnomeShell/Design). Hots, bertatik programak eta
fitxategia bilatu eta ireki daitezke besteak beste.
Oier
2011/9/1 <ibai a bildua oihanguren.com>
> Arratsalde on,
>
> Ez dakit zein den itzulpen egokiena... baina "Atrakagarria" hori ez
> zaidanez asko gustatzen... itzulpen alternatiboren bat bururatzen bazaigu
> ere begira ibili naiz eta ikusi dudanaren arabera badirudi dock horri Dash
> izena ematen zaiola "Dashboard" ( http://en.wikipedia.org/wiki/Dashboard )
> hitzaren laburpen moduan. Dashboard hori autoetan dauden indikatzaileen
> taula horri esaten zaio (gasolina, abiadura, etab.).
>
> Elhuyarren hiztegian dashboard-en euskarazko itzulpen gisa "aginte-mahaia"
> azaltzen da.
>
> Ez zait hau ere gustatzen itzulpen gisa... baina hemendik abiatuta agian
> norbaiti bururatuko zaio zerbait hobea.
>
> Hau idazten dut iruditzen zaidalako Atrakagarria oso arraroa egingo zaiela
> erabiltzaileei, eta zerbait hobea lortzen badugu bikain.
>
> Zer diozue?
>
> > og., 2011.eko iraren 01a 15:43(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
> >> Kaixo,
> >> Ubuntuk urrian kaleratuko duen bertsio berriaren Unity interfazea
> >> itzultzen nabil eta zalantza bat daukat.
> >> Nola itzuli daiteke "Dash home" botoia ? hau klikatuta unity-ren hasiera
> >> orria agertzen da.
> >> Milesker,
> >> Oier
> >> PD: Barkatu cross-posting egiteagatik.
> >
> > GNOME Shell-en "Atrakagarria" erabili da "Dash" itzultzeko[1].
> >
> > Dooteo-ren azalpena ondorengoa izan zen (itzulpena posta-zerrendaren
> > artxiboak ez daude online, antza):
> >
> > >
> > > GNOME Shell-eko 'Dash' (beste edozer izen ere erabil zezaketen) MacOS
> X
> > > sistemako 'Dock' da, berdin berdina.
> > >
> > > http://live.gnome.org/GnomeShell/Design/#Dash web orrialdean aipatzen
> > > duenez: "The dash indicates currently running applications and acts as
> > > an optional quick launch and favourites facility."
> > >
> > > Euskaraz 'Atrakagarria' da (Gimp-en horrela deitu izan zaio 'Dock'
> > > elementuari).
> > >
> >
> > Itzulpen hori balekotzat hartuz, "Dash home" itzultzeko "Atrakagarrien
> > hasiera" edo besterik gabe "Atrakagarriak" erabil liteke.
> >
> >
> > [1] http://git.gnome.org/browse/gnome-shell/tree/po/eu.po#n562
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> >
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110901/45865d44/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago