[Librezale] itzulpen batekin zalantza
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Ira 1, 16:29:29, CEST 2011
Ni ere Gnome Shell-en pentsatzen ari nintzen idazterakoan... (lanean
erabiltzen dudana da-eta...) Baina Unityren Dash-a ikusita... egia esanda
lehen baino gehiago gustatzen zait "aginte-mahaia", hoberik ikusten ez
dudan bitartean behintzat.
Egia da Gnome Shellerako balio dezakeen arren (ulertu dudanaren arabera
Dockari ematen diotelako izen hori, ezta?) Unityrentzako Atrakagarria
"motz" geratzen dela.
> niri ere atrakagarria ez zait gustatzen. Bestalde, Gnome Shell-eko Dasha
> eta
> Unity-ko Dasha desberdinak direla uste dut.
> Julenek aipatzen duen MacOS X-eko Dock-a unitya "Launcher" du izena eta
> "Abiarazle" gisa itzulita dago. Aldiz Unityn dasha Gnome Shelleo Search
> eta
> Application Picker-en nahasketa da (ikusi
> http://live.gnome.org/GnomeShell/Design). Hots, bertatik programak eta
> fitxategia bilatu eta ireki daitezke besteak beste.
> Oier
>
> 2011/9/1 <ibai a bildua oihanguren.com>
>
>> Arratsalde on,
>>
>> Ez dakit zein den itzulpen egokiena... baina "Atrakagarria" hori ez
>> zaidanez asko gustatzen... itzulpen alternatiboren bat bururatzen
>> bazaigu
>> ere begira ibili naiz eta ikusi dudanaren arabera badirudi dock horri
>> Dash
>> izena ematen zaiola "Dashboard" ( http://en.wikipedia.org/wiki/Dashboard
>> )
>> hitzaren laburpen moduan. Dashboard hori autoetan dauden indikatzaileen
>> taula horri esaten zaio (gasolina, abiadura, etab.).
>>
>> Elhuyarren hiztegian dashboard-en euskarazko itzulpen gisa
>> "aginte-mahaia"
>> azaltzen da.
>>
>> Ez zait hau ere gustatzen itzulpen gisa... baina hemendik abiatuta agian
>> norbaiti bururatuko zaio zerbait hobea.
>>
>> Hau idazten dut iruditzen zaidalako Atrakagarria oso arraroa egingo
>> zaiela
>> erabiltzaileei, eta zerbait hobea lortzen badugu bikain.
>>
>> Zer diozue?
>>
>> > og., 2011.eko iraren 01a 15:43(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>> >> Kaixo,
>> >> Ubuntuk urrian kaleratuko duen bertsio berriaren Unity interfazea
>> >> itzultzen nabil eta zalantza bat daukat.
>> >> Nola itzuli daiteke "Dash home" botoia ? hau klikatuta unity-ren
>> hasiera
>> >> orria agertzen da.
>> >> Milesker,
>> >> Oier
>> >> PD: Barkatu cross-posting egiteagatik.
>> >
>> > GNOME Shell-en "Atrakagarria" erabili da "Dash" itzultzeko[1].
>> >
>> > Dooteo-ren azalpena ondorengoa izan zen (itzulpena posta-zerrendaren
>> > artxiboak ez daude online, antza):
>> >
>> > >
>> > > GNOME Shell-eko 'Dash' (beste edozer izen ere erabil zezaketen)
>> MacOS
>> X
>> > > sistemako 'Dock' da, berdin berdina.
>> > >
>> > > http://live.gnome.org/GnomeShell/Design/#Dash web orrialdean
>> aipatzen
>> > > duenez: "The dash indicates currently running applications and acts
>> as
>> > > an optional quick launch and favourites facility."
>> > >
>> > > Euskaraz 'Atrakagarria' da (Gimp-en horrela deitu izan zaio 'Dock'
>> > > elementuari).
>> > >
>> >
>> > Itzulpen hori balekotzat hartuz, "Dash home" itzultzeko "Atrakagarrien
>> > hasiera" edo besterik gabe "Atrakagarriak" erabil liteke.
>> >
>> >
>> > [1] http://git.gnome.org/browse/gnome-shell/tree/po/eu.po#n562
>> > _______________________________________________
>> > Librezale mailing list
>> > Librezale a bildua librezale.org
>> > http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>> >
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago