[Librezale] itzulpen batekin zalantza
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Ira 1, 16:15:59, CEST 2011
Arratsalde on,
Ez dakit zein den itzulpen egokiena... baina "Atrakagarria" hori ez
zaidanez asko gustatzen... itzulpen alternatiboren bat bururatzen bazaigu
ere begira ibili naiz eta ikusi dudanaren arabera badirudi dock horri Dash
izena ematen zaiola "Dashboard" ( http://en.wikipedia.org/wiki/Dashboard )
hitzaren laburpen moduan. Dashboard hori autoetan dauden indikatzaileen
taula horri esaten zaio (gasolina, abiadura, etab.).
Elhuyarren hiztegian dashboard-en euskarazko itzulpen gisa "aginte-mahaia"
azaltzen da.
Ez zait hau ere gustatzen itzulpen gisa... baina hemendik abiatuta agian
norbaiti bururatuko zaio zerbait hobea.
Hau idazten dut iruditzen zaidalako Atrakagarria oso arraroa egingo zaiela
erabiltzaileei, eta zerbait hobea lortzen badugu bikain.
Zer diozue?
> og., 2011.eko iraren 01a 15:43(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo,
>> Ubuntuk urrian kaleratuko duen bertsio berriaren Unity interfazea
>> itzultzen nabil eta zalantza bat daukat.
>> Nola itzuli daiteke "Dash home" botoia ? hau klikatuta unity-ren hasiera
>> orria agertzen da.
>> Milesker,
>> Oier
>> PD: Barkatu cross-posting egiteagatik.
>
> GNOME Shell-en "Atrakagarria" erabili da "Dash" itzultzeko[1].
>
> Dooteo-ren azalpena ondorengoa izan zen (itzulpena posta-zerrendaren
> artxiboak ez daude online, antza):
>
> >
> > GNOME Shell-eko 'Dash' (beste edozer izen ere erabil zezaketen) MacOS X
> > sistemako 'Dock' da, berdin berdina.
> >
> > http://live.gnome.org/GnomeShell/Design/#Dash web orrialdean aipatzen
> > duenez: "The dash indicates currently running applications and acts as
> > an optional quick launch and favourites facility."
> >
> > Euskaraz 'Atrakagarria' da (Gimp-en horrela deitu izan zaio 'Dock'
> > elementuari).
> >
>
> Itzulpen hori balekotzat hartuz, "Dash home" itzultzeko "Atrakagarrien
> hasiera" edo besterik gabe "Atrakagarriak" erabil liteke.
>
>
> [1] http://git.gnome.org/browse/gnome-shell/tree/po/eu.po#n562
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago