[Librezale] Aurkezpena

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Iga, Urr 2, 08:46:28, CEST 2011


Aupa Shagi, ongi etorria librezale artera.

Librezalen, konturatuko zara, partehartze handia eta proiektu asko daude.

Proiektu bakoitzak bere arduraduna izaten du, eta jendea gehitzen zaio
euskaraketa horri.

Proiektu bakoitzak gainera semaforoaren kolorea hartzen du, euskaraketaren
kate kopuruaren arabera.... egoeraren arabera, alegia.

Eskuartean dituzuenak, oso garrantzitsuak dira.... eta asko aberastuko du
librezalek egun dituenen multzoa.

Ni neu, Lorea sare sozialen inguruko software horretan interesatua nago...
eta uste dut, euskaratzen bada... sozializaziorako ere punto ona izango
dela.

librezale.org da webgune eta erakusleihoa... egun, bizi bizirik dagoen gune
erreferentea.

aupa!

patxik

Ales Zabala Alava (Shagi)<shagi a bildua gisa-elkartea.org> igorleak hau idatzi zuen
(2011eko urrren 01a 18:15):

> Kaixo!
>
> Shagi naiz, urte dexente daramat programen euskaraketa egiten, "GISA
> Elkartea" proiektuaren barruan edo nire kontura. Gipuzkoan nago, Irunen.
>
> Eginda ditudan (ditugun) itzulpenak GISAn kudeatu beharrean, zuekin egitea
> askoz interesgarriagoa dela uste dut.
>
> Konkretuki, programa hauen itzulpenak guk egin ditugu, eta librezalen sartu
> nahiko genituzke:
>
>  - Redmine
>  - Inkscape tutorialak
>  - Ardour2
>  - Fpm2
>
>
> Bestalde, lorea sarearen euskaraketan hasi naiz, eta interesgarria
> litzateke ere hemen egitea. Momentuz branch batean dut:
> https://bitbucket.org/shagi/lorea_production
>
> Ardour3-rekin hasi nahi dugu, baita ere.
>
> Badaude baita Plone, Django eta Redminerentzako plugin batzuen
> euskaraketak, baina nahiko txikiak dira; ez dakit horretarako taldea
> sortzea merezi duen, zuek nahi duzuen bezala.
>
> Wikia eta pootle-a gainetik begiratu dut, baina ez dut argi topatu zer egin
> behar den itzulpen proiektu "berri" bat martxan jartzeko.
>
>
> Agur,
>
> Shagi
>
> P.D. Euskaraketa lan hau ez dut nik bakarrik egin, besteei librezalen
> apuntatzeko komentatuko diet baita ere :-)
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111002/659b8105/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago