[Librezale] Aurkezpena
Ales Zabala Alava (Shagi)
shagi a bildua gisa-elkartea.org
Lar, Urr 1, 18:15:20, CEST 2011
Kaixo!
Shagi naiz, urte dexente daramat programen euskaraketa egiten, "GISA
Elkartea" proiektuaren barruan edo nire kontura. Gipuzkoan nago, Irunen.
Eginda ditudan (ditugun) itzulpenak GISAn kudeatu beharrean, zuekin egitea
askoz interesgarriagoa dela uste dut.
Konkretuki, programa hauen itzulpenak guk egin ditugu, eta librezalen sartu
nahiko genituzke:
- Redmine
- Inkscape tutorialak
- Ardour2
- Fpm2
Bestalde, lorea sarearen euskaraketan hasi naiz, eta interesgarria
litzateke ere hemen egitea. Momentuz branch batean dut:
https://bitbucket.org/shagi/lorea_production
Ardour3-rekin hasi nahi dugu, baita ere.
Badaude baita Plone, Django eta Redminerentzako plugin batzuen
euskaraketak, baina nahiko txikiak dira; ez dakit horretarako taldea
sortzea merezi duen, zuek nahi duzuen bezala.
Wikia eta pootle-a gainetik begiratu dut, baina ez dut argi topatu zer egin
behar den itzulpen proiektu "berri" bat martxan jartzeko.
Agur,
Shagi
P.D. Euskaraketa lan hau ez dut nik bakarrik egin, besteei librezalen
apuntatzeko komentatuko diet baita ere :-)
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 490 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20111001/541c46f8/attachment.pgp>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago