[Librezale] Aurkezpena

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Iga, Urr 2, 12:05:44, CEST 2011


From: patxi gaztelumendi <patxi a bildua gaztelumendi.org>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Sunday, October 2, 2011 8:46 AM
>Subject: Re: [Librezale] Aurkezpena
>
>Aupa Shagi, ongi etorria librezale artera. 
>
>Librezalen, konturatuko zara, partehartze handia eta proiektu asko daude.
>
>Ales Zabala Alava (Shagi)<shagi a bildua gisa-elkartea.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 01a 18:15):
>
>Kaixo!
>>
>>Shagi naiz, urte dexente daramat programen euskaraketa egiten, "GISA
>>Elkartea" proiektuaren barruan edo nire kontura. Gipuzkoan nago, Irunen.
>>
>>Eginda ditudan (ditugun) itzulpenak GISAn kudeatu beharrean, zuekin egitea
>>askoz interesgarriagoa dela uste dut.
>>

Ba primeran iruditzen zait.

>>Konkretuki, programa hauen itzulpenak guk egin ditugu, eta librezalen sartu
>>nahiko genituzke:
>>
>> - Redmine
>> - Inkscape tutorialak
>> - Ardour2
>> - Fpm2
>>
>>
>>Bestalde, lorea sarearen euskaraketan hasi naiz, eta interesgarria
>>litzateke ere hemen egitea. Momentuz branch batean dut:
>>https://bitbucket.org/shagi/lorea_production
>>
>>Ardour3-rekin hasi nahi dugu, baita ere.
>>
>>Badaude baita Plone, Django eta Redminerentzako plugin batzuen
>>euskaraketak, baina nahiko txikiak dira; ez dakit horretarako taldea
>>sortzea merezi duen, zuek nahi duzuen bezala.
>>
>>Wikia eta pootle-a gainetik begiratu dut, baina ez dut argi topatu zer egin
>>behar den itzulpen proiektu "berri" bat martxan jartzeko.
>>


Ez da lan askorik behar Librezaleren webgunean proiektu berri bat sortzeko. Wiki bat da, beraz wiki eran egin behar da lan. Wikian erabiltzaile bat sortu, eta erabiltzaile horrekin orri berriak egin proiektu bakoitzerako. Ikusi dut zuk jadanik sortu duzula erabiltzailea zuretzat.


Wikiaren aginte-panela orri bakoitzaren behealdean eskuinean dago. "Saioa hasi / kontua sortu" botoian sakatu, eta kontu berri bat sortu behar duzu. Ondoren, aukera guztiak aterako zaizkizu behealde horretan: "artikulua - eztabaida - aldatu - historia - mugitu - jarraitu - fitxategia igo".

Normalean hiru hauek erabili behar dira:
- "artikulua" -> orri berriak sortzeko, hau da proiektu berriak sortzeko

- "aldatu" -> orriak aldatzeko
- "fitxategia igo" -> irudiak igotzeko (baita beste fitxategi batzuk, itzulpen-memoriak etab, igotzeko).

Proiektu berria sortzeko, sartu jadanik existitzen den proiektu batean, hasi saioa zure erabiltzailearekin, sakatu "aldatu" botoia eta kopiatu han agertuko zaizun kodea. Ikusiko duzu(e)nez, wiki erako kodea da. Formatu marka erabilienak ezagutzeko gida:
http://www.mediawiki.org/wiki/Help:Formatting

Proiektu bakoitzerako ezinbestekoak dira hauek egitea:
- goian {{Proiektua}} txantiloia jartzea, eta hori moldatzea. Lankide bat jarri behar duzu proiektuaren arduradun modura, normalean zu izango zara.

- behean {{Proiektuak}} txantiloia jartzea
- behean [[Kategoria:]] kategoria jartzea. Kategorien zerrenda http://librezale.org/wiki/Kategoria:Proiektuak orrian "Azpikategoriak" moduan agertzen direnak dira. Zure proiekturako ez baduzu kategoria egokirik ikusten, kategoria berria sortu behar da. Hori nahi baduzu guk egingo dugu.
- http://librezale.org/wiki/Proiektuak orriko ataletako batean sartu proiektua. Hau kategorien parekoa da, baina modu bisualagoan jarrita. 


Wikian dauden aldaketak jarraitzeko, adibidez zure proiektuen orrietan aldaketak egin dituela ikusteko, aldaketen RSSa jarrai daiteke:
http://librezale.org/wiki?title=Berezi:AzkenAldaketak&feed=rss

Gauza garrantzitsu bat: wiki guztietan bezala, hemen wikiko orriak denonak dira, ez soilik orria sortu duenarena. Beraz, ez kezkatu norbaitek zuk sortutako orriak aldatu dituela ikusten baduzu. Zerorrek ere alda ditzakezu besteon orriak. Orri bakoitzaren aldaketen historia "historia" botoia sakatuta ikus daiteke, adibidez:
http://librezale.org/mediawiki//index.php?title=Firefox&action=history

Ongi etorri Librezalera eta hurrengo arte.
Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago