[Librezale] nola itzuli?

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Aza 14, 11:37:20, CET 2011


http://encyclopedia.thefreedictionary.com/John+Doe

Ingelesez John Doe / Jane Doe / Baby Doe daukate (besteak beste)...

Gustatu zait Txopiren proposamena; lehenetsita bezala emakumezko baten
izena hautatzea, haiek gehiengoa direlako... Leire dela hegoaldean
erabiliena? Bada ondo: Leire.

Iparraldekoen izenak laginean sartuta ere ez dut uste bestelako emaitzarik
aterako zenik.

Agirre, Agerre, Dagerre, Agirregabiria, Agirrezabal, Agirregomezkorta,
Agirreazaldegi... horiek guztiak elkartuko bagenitu, agian, Etxebarria,
Etxeberria, Etxeberri horiek beste edo gehiago, batek daki...

Dena den, Agirre/Agerre/Dagerre horiek laburragoak izanda, badago argudio
bat behintzat Agirre edo Agerreren aldekoa, goian Ibaik adierazi bezala;
zenbat eta laburrago hobe, ezta?

Nik Agerre hobestu nuen alfabetikoki lehenago dagoelako. Ekialdekoei
keinutzat ere har daiteke.

Baina zalantza bat. Ez gara hemen dagoeneko asmatuta dagoen zerbait
asmatzen ibiliko?

¿???

GALDETUKO DUT itzultzaile profesionalen zerrendan, badaezpada.


Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111114/2c174c77/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago