http://encyclopedia.thefreedictionary.com/John+Doe

Ingelesez John Doe / Jane Doe / Baby Doe daukate (besteak beste)...

Gustatu zait Txopiren proposamena; lehenetsita bezala emakumezko baten izena hautatzea, haiek gehiengoa direlako... Leire dela hegoaldean erabiliena? Bada ondo: Leire.

Iparraldekoen izenak laginean sartuta ere ez dut uste bestelako emaitzarik aterako zenik.

Agirre, Agerre, Dagerre, Agirregabiria, Agirrezabal, Agirregomezkorta, Agirreazaldegi... horiek guztiak elkartuko bagenitu, agian, Etxebarria, Etxeberria, Etxeberri horiek beste edo gehiago, batek daki...

Dena den, Agirre/Agerre/Dagerre horiek laburragoak izanda, badago argudio bat behintzat Agirre edo Agerreren aldekoa, goian Ibaik adierazi bezala; zenbat eta laburrago hobe, ezta?

Nik Agerre hobestu nuen alfabetikoki lehenago dagoelako. Ekialdekoei keinutzat ere har daiteke.

Baina zalantza bat. Ez gara hemen dagoeneko asmatuta dagoen zerbait asmatzen ibiliko?

GALDETUKO DUT itzultzaile profesionalen zerrendan, badaezpada.

Gorka Azk.