[Librezale] nola itzuli?
Ander Elortondo
ander.elor a bildua gmail.com
Iga, Aza 13, 09:15:01, CET 2011
2011/11/12 Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> or., 2011.eko azaren 11a 14:57(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi
> zuen:
> > Nik "hemen:" hori jarriko nuke, *argiegi* geratzen bada ere.
> >
> > Nire zalantza, dena den, bestea; nola itzuli *John Doe*. Euskaraz
> badaukagu
> > gizonik arruntenaren izena ordezkatzen duen izenik? Asmatu beharko
> genuke?
> > Ingelesek, nik dakidala, beti jartzen dute Johon Doe edo John Smith.
> Euskal
> > deiturarik ohikoena Agirre omen da. *Aaron Agerre* edo horrelako bat
> > asmatzen hasiko gara? Generoaren ikuspegia kontuan hartu eta *Ane
> Agerre*?
> > (Alfabetoa kontuan harturik, bai).
>
> Beno, nik hasteko, izena emakume batena izatea egokiagoa ikusten dudala
> esan nahi dut. Emakumeak gizonak baino ugariagoak direlako.
>
> Espainiar INEk "Izen erabilienak jaiotsa-data eta jaiotza-lurraldearen
> arabera" izeneko kalkulu-orri bat argitaratzen du:
> http://www.ine.es/daco/daco42/nombyapel/nombres_por_fecha.xls (Jabedun
> formatua!)
>
> Bera, aztertu eta hego Euskal Herrian jaiotakoen artean gehien
> erabiltzen den emakumezko izena zein izan daitekeen kalkulatu dut:
> 1. Leire: 3.311
> 2. Ane: 2.812
> 3. Nerea: 2.714
> 4. Andrea: 2.288
> 5. Maria: 2.164
> 6. Amaia: 2.162
>
> Tamalez, Iparraldeko daturik ez dut kontutan izan...
>
> Ikusi ditudan beste informazio-iturri batzuk:
> http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1067329305
> http://ttiki.com/32584
> http://www.eustat.es/elem/ele0004600/not0004673_c.pdf
>
> Abizenei dagokionez, "Lehen abizenaren maiztasuna jaiotsa lurralde eta
> bizi lurraldearen arabera" izeneko kalkulu-orria aurkitu dut:
> http://www.ine.es/daco/daco42/nombyapel/apellidos_mas_frecuentes.xls
> (Jabedun formatua!)
>
> Garcia (Gartzia?), Gonzalez, Gutierrez eta abarrak kenduta, hauek
> geratzen dira:
> Agirre: 9.975
> Etxeberria: 8.219
> Bilbao: 8.215
> Etxebarria: 5.086
> Zabala: 4.900
> Uriarte: 4.382
>
> Agirre (+ Aguirre) ugariagoa bada ere, Etxebarria (+ Echevarria +
> Etxeberria + Echeverria) zenbatzen baditugu, irabazten ateratzen dira.
> Agirrezabala, Agirretxe, Agirrebeña eta Agirregomezkorta abizena dutenak
> ez dakit zenbat diren.
>
> Ikusi ditudan beste informazio-iturri batzuk:
> http://www.ine.es/apellidos/formGeneralresult.do?vista=3
> http://www.euskalnet.net/e-abizenak/leinuak/menu.html
> http://www.bisabuelos.com/ape/aguirre.html
> http://www.bisabuelos.com/ape/echebarria.html
>
> Beno, eta txapa guzti honen ondoren, nire aukera: Leire Agirre
>
> >
> > [Xabier Kintanak, itzulpengitzari buruzko artikulu ospetsu batean, --ez
> > daukat orain bilatzeko astirik baina on-line dagoela uste dut--,
> > proposatzen zuen Titin komikiko Dupond eta Dupont, (gaztelaniaz
> Hernández y
> > Fernández), euskaraz, Etxebarria eta Etxeberria emateko. "Este verano se
> > queda de Rodríguez", "Uda honetan Goikoetxea dabil". Kintanak gure
> > egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera].
> >
> > Itzultzaile profesionalei galdetuko diet beren posta zerrendan?
> >
> > Bai. Ostirala izanda, bueltaz pasaturik nabil... ;-)
> >
> >
> > Gorka Azk.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Bart bizkarrak krak egin zidan eta gaurko egunsentia sutan (ggogle +
ikusgai) eta hari honek (zenbateraino eman duen!!) irribarrea ateratzea
lortu duzue.
eskerrik asko eta ah!
moldatzera noa eta Leire Agirre: http://librezale.org izango da.
espero gure izartxoak errieta ez egitea https jarri ez dudalako ;-)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111113/7e1de6bd/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago