[Librezale] nola itzuli?
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Or, Aza 11, 19:48:41, CET 2011
Arratsalde on,
or., 2011.eko azaren 11a 14:57(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi
zuen:
> Nik "hemen:" hori jarriko nuke, /argiegi/ geratzen bada ere.
>
> Nire zalantza, dena den, bestea; nola itzuli /John Doe/. Euskaraz
> badaukagu gizonik arruntenaren izena ordezkatzen duen izenik? Asmatu
> beharko genuke? Ingelesek, nik dakidala, beti jartzen dute Johon Doe
> edo John Smith. Euskal deiturarik ohikoena Agirre omen da. /Aaron
> Agerre/ edo horrelako bat asmatzen hasiko gara? Generoaren ikuspegia
> kontuan hartu eta /Ane Agerre/? (Alfabetoa kontuan harturik, bai).
Agirre bada deiturarik ohikoena, zergatik erabili Agerre? Eta izena
ohikoa izan behar bada Aaron behintzat ez (izatekotan Aitor). Baina
zaila da horrelako zerbait sortzea hemen... hori EITBk bultzatu beharko
luke (duen indarragatik diot).
>
> [Xabier Kintanak, itzulpengitzari buruzko artikulu ospetsu batean,
> --ez daukat orain bilatzeko astirik baina on-line dagoela uste dut--,
> proposatzen zuen Titin komikiko Dupond eta Dupont, (gaztelaniaz
> Hernández y Fernández), euskaraz, Etxebarria eta Etxeberria emateko.
> "Este verano se queda de Rodríguez", "Uda honetan Goikoetxea dabil".
> Kintanak gure egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera].
>
Dupond eta Dupont-en ordezkoak sortzea interesgarria izango litzake,
baina dagoeneko beranduegi da... ez da orain jendea ohitzen hasiko. Dena
dela, Etxebarria/Etxeberria izen luzeegiak dira (silabei begiratuta),
seguru badaudela abizen motzagoak erabili ahal izateko. Agirre/Agerre
adibidez.
> Itzultzaile profesionalei galdetuko diet beren posta zerrendan?
>
> Bai. Ostirala izanda, bueltaz pasaturik nabil... ;-)
>
Hartu atseden asteburuan ;)
>
> Gorka Azk.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111111/4eeaf39d/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago