[Librezale] nola itzuli?

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Aza 11, 14:57:58, CET 2011


Nik "hemen:"  hori jarriko nuke, *argiegi* geratzen bada ere.

Nire zalantza, dena den, bestea; nola itzuli *John Doe*. Euskaraz badaukagu
gizonik arruntenaren izena ordezkatzen duen izenik? Asmatu beharko genuke?
Ingelesek, nik dakidala, beti jartzen dute Johon Doe edo John Smith. Euskal
deiturarik ohikoena Agirre omen da. *Aaron Agerre* edo horrelako bat
asmatzen hasiko gara? Generoaren ikuspegia kontuan hartu eta *Ane Agerre*?
(Alfabetoa kontuan harturik, bai).

[Xabier Kintanak, itzulpengitzari buruzko artikulu ospetsu batean, --ez
daukat orain bilatzeko astirik baina on-line dagoela uste dut--,
proposatzen zuen Titin komikiko Dupond eta Dupont, (gaztelaniaz Hernández y
Fernández), euskaraz, Etxebarria eta Etxeberria emateko. "Este verano se
queda de Rodríguez", "Uda honetan Goikoetxea dabil". Kintanak gure
egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera].

Itzultzaile profesionalei galdetuko diet beren posta zerrendan?

Bai. Ostirala izanda, bueltaz pasaturik nabil... ;-)


Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111111/bc9624b3/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago