[Librezale] nola itzuli?

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Aza 12, 20:16:51, CET 2011


or., 2011.eko azaren 11a 14:57(e)an, Gorka Azkarate Zubiaur(e)k idatzi zuen:
> Nik "hemen:"  hori jarriko nuke, *argiegi* geratzen bada ere.
> 
> Nire zalantza, dena den, bestea; nola itzuli *John Doe*. Euskaraz badaukagu
> gizonik arruntenaren izena ordezkatzen duen izenik? Asmatu beharko genuke?
> Ingelesek, nik dakidala, beti jartzen dute Johon Doe edo John Smith. Euskal
> deiturarik ohikoena Agirre omen da. *Aaron Agerre* edo horrelako bat
> asmatzen hasiko gara? Generoaren ikuspegia kontuan hartu eta *Ane Agerre*?
> (Alfabetoa kontuan harturik, bai).

Beno, nik hasteko, izena emakume batena izatea egokiagoa ikusten dudala
esan nahi dut. Emakumeak gizonak baino ugariagoak direlako.

Espainiar INEk "Izen erabilienak jaiotsa-data eta jaiotza-lurraldearen
arabera" izeneko kalkulu-orri bat argitaratzen du:
http://www.ine.es/daco/daco42/nombyapel/nombres_por_fecha.xls (Jabedun
formatua!)

Bera, aztertu eta hego Euskal Herrian jaiotakoen artean gehien
erabiltzen den emakumezko izena zein izan daitekeen kalkulatu dut:
1. Leire: 3.311
2. Ane: 2.812
3. Nerea: 2.714
4. Andrea: 2.288
5. Maria: 2.164
6. Amaia: 2.162

Tamalez, Iparraldeko daturik ez dut kontutan izan...

Ikusi ditudan beste informazio-iturri batzuk:
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1067329305
http://ttiki.com/32584
http://www.eustat.es/elem/ele0004600/not0004673_c.pdf

Abizenei dagokionez, "Lehen abizenaren maiztasuna jaiotsa lurralde eta
bizi lurraldearen arabera" izeneko kalkulu-orria aurkitu dut:
http://www.ine.es/daco/daco42/nombyapel/apellidos_mas_frecuentes.xls
(Jabedun formatua!)

Garcia (Gartzia?), Gonzalez, Gutierrez eta abarrak kenduta, hauek
geratzen dira:
Agirre: 9.975
Etxeberria: 8.219
Bilbao: 8.215
Etxebarria: 5.086
Zabala: 4.900
Uriarte: 4.382

Agirre (+ Aguirre) ugariagoa bada ere, Etxebarria (+ Echevarria +
Etxeberria + Echeverria) zenbatzen baditugu, irabazten ateratzen dira.
Agirrezabala, Agirretxe, Agirrebeña eta Agirregomezkorta abizena dutenak
ez dakit zenbat diren.

Ikusi ditudan beste informazio-iturri batzuk:
http://www.ine.es/apellidos/formGeneralresult.do?vista=3
http://www.euskalnet.net/e-abizenak/leinuak/menu.html
http://www.bisabuelos.com/ape/aguirre.html
http://www.bisabuelos.com/ape/echebarria.html

Beno, eta txapa guzti honen ondoren, nire aukera: Leire Agirre

> 
> [Xabier Kintanak, itzulpengitzari buruzko artikulu ospetsu batean, --ez
> daukat orain bilatzeko astirik baina on-line dagoela uste dut--,
> proposatzen zuen Titin komikiko Dupond eta Dupont, (gaztelaniaz Hernández y
> Fernández), euskaraz, Etxebarria eta Etxeberria emateko. "Este verano se
> queda de Rodríguez", "Uda honetan Goikoetxea dabil". Kintanak gure
> egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera].
> 
> Itzultzaile profesionalei galdetuko diet beren posta zerrendan?
> 
> Bai. Ostirala izanda, bueltaz pasaturik nabil... ;-)
> 
> 
> Gorka Azk.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago