Nik "hemen:" hori jarriko nuke, argiegi geratzen bada ere.

Nire zalantza, dena den, bestea; nola itzuli John Doe. Euskaraz badaukagu gizonik arruntenaren izena ordezkatzen duen izenik? Asmatu beharko genuke? Ingelesek, nik dakidala, beti jartzen dute Johon Doe edo John Smith. Euskal deiturarik ohikoena Agirre omen da. Aaron Agerre edo horrelako bat asmatzen hasiko gara? Generoaren ikuspegia kontuan hartu eta Ane Agerre? (Alfabetoa kontuan harturik, bai).

[Xabier Kintanak, itzulpengitzari buruzko artikulu ospetsu batean, --ez daukat orain bilatzeko astirik baina on-line dagoela uste dut--, proposatzen zuen Titin komikiko Dupond eta Dupont, (gaztelaniaz Hernández y Fernández), euskaraz, Etxebarria eta Etxeberria emateko. "Este verano se queda de Rodríguez", "Uda honetan Goikoetxea dabil". Kintanak gure egokitzapenak asmatzeko eskatzen zuen beharraren arabera].

Itzultzaile profesionalei galdetuko diet beren posta zerrendan?

Bai. Ostirala izanda, bueltaz pasaturik nabil... ;-)

Gorka Azk.