[Librezale] Topaketa Re: Librezale Karman

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 12, 10:36:41, CEST 2011


Aupa,

susmoa daukat niri gertatzen zaidana beste batzuei ere gertatzen ari
zaizuela, hari honetan mugimendu gutxi sumatu baitut.

 Nik neuk badut interes handia kontu hauetan. Esate baterako, pasa den udan
OmegaT erabiltzen ikasten saiatu nintzen Asier Sarasuak itzulitako
eskuliburuaren laguntzarekin eta, jakina, gaian urrats gehiago emateko gogo
handia badut.

Baina egun hauetan denbora libre gutxi. Oso gutxi.

Ikusten dut zerrenda honetako batzuk hortxe ibili zaretela kontua mugitzen
baina ni bezalakoen laguntza eskasa jaso duzue. Sentitzen dut.

Beste bolada batean, agian, animatuko nintzen "Euskararen egoera interneten"
gaiaren gainean-edo txapa bat prestatzen baina bolada honetan...  :-(

Zarautzeko biltzarra maiatzean-ekainean egiten bada, agian *ezin* izango
naiz Zarautzera joan. Atzeratuko balitz niretzat askoz hobe.

Badago nire egoera berean beste inor?


---
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110512/f88f1b09/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago