[Librezale] Librezale Karman

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Maiatza 10, 23:20:11, CEST 2011


al., 2011.eko mairen 09a 13:06(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> 2011/05/09 12:42(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>> ig., 2011.eko apiren 10a 08:52(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>>> oso ona txo!
>>>
>>> Niri ez begiratu zabaldun ere ez dut KARMArik eta... ;-)
>>>
>>>
>>> Arratsaldean zaiatuko nauk Zarautzkoari buruz ari berri baten......
>>> Orain bagoaz autobuskada herriko ume gehinekin izotzetara eta.
>>>
>> Zertan utziko dugu hau? ze asmo?
>>
>>
>
> Txoriak txori kantatzen hasi beharko naiz, erabat ahaztua bainuen kontua
> txori-buru honek!
>
> bileran komentatutakoak ekarriz gogora:
>
> Kamisetak Zarautzen egitea erabaki da. Librezale egun pasa bat
> antolatuko da Zarautzen, egun horretan kamisetak egingo ditugu eta
> hainbat proposamen mahaigaineratu dira:
>
>     * Hitzaldi edo jardunaldiak ondorengo gaiekin: Xuxen 4, Euskararen
>       egoera interneten, Software librea eta euskara
>     * Programak nola euskaratu (Virtaal, OmegaT)...
>     * Install party bat
>
> Egun hau udaberrian eta eguraldi onaz egitea erabaki da. (Hey_neken
> eguraldi ona eta Euskal Herria bateragarriak ote diren jarri du zalantzan)
>
> Kamisetaren diseinua lantzeko Ibairekin egon behar da.
>
> Kamiseta aukerak aztertzeko Julen arduratuko da.
>
> Ez dira kamisetak salgai jarriko, nahi duenak etortzea dauka Zarauzko
> ekitaldira (Patxik jarriko omen dio izen egokia)
>
> Bakoitzak nahi beste egin eta ordainduko ditu.
>
> Posta zerrendan antolatuko da Zarautzeko eguna.
>
>
>
> beraz posta zerrendan gaudenez, galdera zuzenak (bai/ez)
>
> Zer eta nork eginen dugu?
>
> 1) Hitzaldiak:
> Xuxen
> Euskararen egoera interneten
> Software librea eta euskara
> beste proposamenik?
> 2) Itzulpen programen "ikastaro/hitzaldi/aurkezpena".....
> Virtaal
> omegaT
> 3) instal party
> 4) kamisetak? Diseinua?
>

Galdera bota nuen haria hilda ez uzteagatik, baina argitu beharra daukat 
hilabete honetan ni behintzat lanez lepo nabilela eta hala ibiliko naizela.

Datak finkatu gabe daude baina denbora aldetik aukerarik emango balidake 
Virtaalen sarreratxo bat egin nezake. Virtaal + OmegaT besterik gabe 
egitea lehorregia geratzen denez, uste dut sarreraren bat behar dela 
bien aurretik (boluntarioak?).

Xuxenen inguruan hitz egiteko Iņaki Alegria gonbida daiteke adibidez.
Euskararen egoera Interneten eta SLa eta euskara gaiak tratatzeko 
zerrenda honetan ziur badela jendea. "Kanpoko" norbait ere gonbida 
daiteke noski.

Kamisetena pena Buatxabalekoena ez genuela taxuz mugitu bere garaian 
(konploten bat dago Librezalek kamixetarik ez izateko ala?).
Komentatu genuen modura, gaztetxean bestela egin daitezke kamixetak eta 
horretaz kontrolatzen duen jendea guk jarritako datan libre eta 
laguntzeko prest egotea beharko genuke.

...eta gehiago ez naiz luzatuko esan bezela denboraz larri bainabil eta 
marroietan ez baitut sartu nahi.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago