Aupa,

susmoa daukat niri gertatzen zaidana beste batzuei ere gertatzen ari zaizuela, hari honetan mugimendu gutxi sumatu baitut.

Nik neuk badut interes handia kontu hauetan. Esate baterako, pasa den udan OmegaT erabiltzen ikasten saiatu nintzen Asier Sarasuak itzulitako eskuliburuaren laguntzarekin eta, jakina, gaian urrats gehiago emateko gogo handia badut.

Baina egun hauetan denbora libre gutxi. Oso gutxi.

Ikusten dut zerrenda honetako batzuk hortxe ibili zaretela kontua mugitzen baina ni bezalakoen laguntza eskasa jaso duzue. Sentitzen dut.

Beste bolada batean, agian, animatuko nintzen "Euskararen egoera interneten" gaiaren gainean-edo txapa bat prestatzen baina bolada honetan...  :-(

Zarautzeko biltzarra maiatzean-ekainean egiten bada, agian ezin izango naiz Zarautzera joan. Atzeratuko balitz niretzat askoz hobe.

Badago nire egoera berean beste inor?

Gorka Azk.