[Librezale] StatusNet Core

Manex Agirrezabal manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Iga, Mar 6, 13:27:41, CET 2011


Ieup!!

Jo, nik uste nuen hori itzuli behar zela.

Topatu-k igo zuen proiektua eta ezaguna denez baimen bereziak eskatu nizkion
proiektuari bizitasuna emateko.

HItz egingo dut berekin eta aber zer esaten didan. Nik zuzenean itzuli
egiten nuen besterik gabe.

Besterik gabe,

Ondo ibili!

Manex

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko marren 06a
10:45):

> Aupa zuek:
>
> Gure Pootlen igota daukagun fitxategiak (statusnet.po) 1.255 kate ditu.
> StatuNet itzultzeko, statusnet-core azpi proiektua itzultzea eskatzen
> dute[1] eta fitxategi horrek (statusnet-core.po) 1.542 kate ditu.
> Bestalde, statusnet osoak (azpiproiektu guztiak barne dituena edo) 2.361
> kate ditu.
>
> Ez daukat argi Pootlen zer daukagun sartuta eta noizkoa den
> (statusnet-core zahar bat? statusnet zahar bat?). Manex, zuk argi
> badaukazu bota dakizuna, bestela konponduko gara.
>
> Baina beno, argi dagoena da StatusNet euskaratzeko Core azpiproiektuari
> ekin behar diogula lenenik. Beraz, daukagun euskaraketa Core-ren
> txantiloian sartu dut eta emaitza gure Pootlen utzi dut (status-core.po):
> http://pootle.librezale.org/eu/statusnet/
>
> Mesedez, ez jarraitu statusnet.po euskaratzen (oraingoz behintzat),
> baizik eta statusnet-core.po. Fitxategi hori, kate horiekin, da
> euskaratu behar duguna Identi.ca gunea eta StatusNet softwarean
> oinarritutako mikroblogging gune guztiak euskaraz izateko.
>
> Oraintxe bertan, merge automatikoa egin ondoren, hainbeste kate
> zalantzazkoak bezala markatuak daude, baina egitan batzuk ondo daude eta
> beste asko guztiz oker, fitxategi bien arteko desberdintasunak nabariak
> bait ziren eta msgmerge tresnak kateak berdin-berdinak izan ezean
> "euskaraketa automatikoa" nahiko txarto egiten du. Eginda daukaguna
> ahalik gehien aprobetxatzen saiatu naiz. Hala ere, errepaso ederra eman
> beharko diogu statusnet-core.po fitxategiari.
>
> [1] https://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet
>
> Goraintziak,
>
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110306/1d6fac70/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago